Une zailenetan agertzen dira txapeldunak

27 maiatza, 2020  

Sede ADEGI

2020/05/27 – 2020/05/27

Jardunaldiak mintegiak programak eta foroak

(2020/05/27 – 2020/05/27)

Egun bizi dugun Covid-aren testuinguruan, hainbat zalantza datorzkigu burura. Zer behar dut oztopoak gainditzeko? Edo, nola atera naiteke sendoago egoera honetatik?

Egungo egoeran, enpresa bakoitza mundu desberdin bat da eta funtsezkoak dira argitasun zein egokitzeko gaitasuneko uneak. Ekintza-planei ekin eta berehala gauzatu behar ditugu.

Zenbait kasutan, orain arte egin izan dugunak ez du balioeta goitik behera berritu beharko dugu dena; beste batzuetan, aldiz, neurri zailak hartu beharko ditugu egoera edo enpresa aurrera ateratzeko; funtzionatuko duten saltzeko modu berriak asmatu behar ditugu.

Aukera berrientzako une egokia izan daiteke. Konfiantzari eta optimismoari eutsi eta bezeroekin zein langileekin loturak edo harremanak landu behar ditugu.

HELBURUA

Aukera berriak partekatzea eta haiei erreparatzea.

Zure enpresak behar duen liderrarekin konektatzea.

Pertsonengan inpaktu positiboak sortzea elkarrizketa boteretsuen bitartez.

Gardentasuna eta asertibitatea nola landu.

Enpresako pertsona guztiek noranzko berean arraun egiteko eta, ondorioz, arrakasta aukerak anizteko nola egin lan.

ADEGIko kideak diren enpresentzako soilik

(1) Alarma egoeran ezarritako mugak arintzeko Gobernuak hartutako neurriak ikusita, Adegik prestakuntza jarduera presentzialak jarriko ditu berriro martxan, maiatzaren 11tik aurrera, eta pertsonen osasuna zaintzeko beharrezko prebentzioko eta osasun neurriei jarraituz.

Informazio gehiago eta izen-ematea