Pedro Oyarzabal ELKARGIn hasiko da maiatzan erakundeko Kontseilari Ordezkariaren ondoko bezala
Inkorporazio hau ELKARGIko Zuzendaritza Orokorraren transizio prozesuaren barnean kokatzen da, erakundeak bere garaian horrela planifikatu zuelako, beti ere, Sozietateko Kontseilari Ordezkaria den Jesús Alberdi 2013an erretiroko adinera iritsiko dela aintzat hartuta, 65 urte betetzerakoan.
Pedro Oyarzabal Guerricabeitia, 1960an Bilbon jaioa, ezkonduta eta bi semekin, Donostian bizilekua duena, Deustoko Unibertsitatetik Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialetan Lizentziatua, datorren maiatzaren 2tik aurrera ELKARGIn lanean hasiko da, Kontseilari Ordezkari-Zuzendari Orokorraren, Jesús Alberdiren, ondoko bezala, Sozietateko Kontseilari Ordezkariak berak horrela proposatuta.
Pedro Oyarzabalek bere ibilbide profesionalari Banco de Bilbao erakundean hasiera eman zion eta ondoren, Unilever multinazional anglo-holandarrean aritu zen, bost urtez bere filial ingelesaren Marketing Manager izan zelarik. Espainiara itzulita, BBVA erakundeako Industria Partaidetzarako Zuzendaritzan ardura ezberdinak hartu zituen, bere industria korporazioetako baten Zuzendari Orokorra izanik. Aipatu bankua Bodegas y Bebidas enpresaren erreferentziazko akzionista zela, enpresa honen Kontseilari Ordezkariaren kargua eduki zuen eta, ondoren, Allied Domecq multinazionalera saldu ostean, Bodegas y Bebidas eta Bodegas Domecq-eko Presidentea izan zen, baita konpainiaren Europarako Zuzendari Erregionala ere, bere sektorean mundu mailan bigarrena den konpainiarena, alegia.
2006 urtetik 2009ra ENCEko Kontseilari Ordezkaria izan zen, Espainian paperaren sektorean liderra eta Europan biomasa bidezko energiaren negozioaren sustatzailea den enpresarena. Bertan, industria eta negozioaren berrantolaketa garrantzitu bat bultzatu zuen, energia berriztagarrien sektorean inbertsio berriak egin asmoz. Orain arte, enpresarentzako ikuskaritza eta aholkularitza eskaintzen duen PwC multinazionalean Senior Counsellor kargua betetzen zuen.
Deustoko Unibertsitateko eta INSIDE, Enpresen Zuzendaritzako Institutuko irakaslea ere izan da, baita Zientzia Ekonomiko eta Enpresarialen Fakultateko Idazkaria ere.