Bilboko Ingeniaritza Eskolan Telekomunikazio Ingeniaritza ikasketak burutu ondoren, Mondragon Unibertsitatean eta Goi Eskola Politeknikoan irakasle lanetan aritu zen, Irrati-komunikazio arloan.
2008 urtetik aurrera ITELAZPIn ari da lanean eta gaur egun TETRA komunikazio zerbitzuko arduraduna da. TETRA estandarrak irrati bidezko sistema mugikor digital bat definitzen du, erakunde publiko desberdinentzako (garraio publikoa, osasun-zerbitzuak, uren zerbitzuak, errepideetako mantenu-zerbitzuak, eta abar) euren beharrizanetara egokitutako komunikazio-soluzio aurreratu, seguru eta fidagarriak eskainiz.