Pertsona ezinduen gizarteratzearen eta lan-munduratzearen aldeko lasterketa, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

 

  • Zamudioko Udalarekin eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearekin elkarlanean, Adecco Fundazioak eta ZTE Managed Services Southern Europe enpresak egindako lanari esker egi bihurtu da aurten lehenengo aldiz Bizkaian egingo den ekimena

 

IMG_0917Adecco Fundazioak eta ZTE Managed Services Southern Europe-k antolatu dute Gaitasunen I. Lasterketa, ezintasunen bat duten pertsonen gizarteratzea eta lan-munduratzea sustatzeko asmoz.

Bizkaian estreinakoz egingo den arren, ibilbide luzea du lasterketak. Zortzi urtez jarraian antolatu da Madrilen eta, azken hiruetan, mila korrikalari baino gehiagok parte hartu dute.

Zamudioko Udalak eta Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak ere babestu gura izan dute Datorren maiatzaren 27an Parkean bertan egingo den ekimena.

Jardunaldia aukera bikaina izango da aho batez babesteko pertsona ezinduen gizarteratzea eta lan-munduratzea. Hitzordu berezi horren bidez erakutsi gura da pertsonen gaitasunek dutela benetako garrantzia, eta aurreiritzien eta ezjakintasunaren ondorioz ezarritako mugaz harago daudela pertsonak. Izan ere, aurreiritziek eta ezjakintasunak oztopatu egin baitute ezinduak normaltasunez gizarteratzeko aukera.

Hiru ibilbide izango ditu lasterketak: 1 km (Hero), 4 km (Big Hero) y 8 km (Super Hero).

Adecco Fundazioak Euskadin duen koordinatzailearen hitzetan, “Tokiko komunitatean, ekintza mota horiek tresna estrategiko bihurtzen dira pertsona ezinduek gizarteratzeko eta lan-munduan txertatzeko dituzten eskubideak ikusarazi eta defendatzeko. Ezintasunaren inguruan gizarteak duen ikuspegia eraldatzeko aukera ere badira horrelako ekimenak. Askotan, ezjakintasunaren eta iruditegi kolektiboan errotutako aurreiritzien fruitu, irudi okerra sortu egiten baita”.

Bestalde, Igotz López Torrek, Zamudioko alkateak, eta Ángel Achak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko zuzendari teknikoak azpimarratu dutenez, lasterketak garrantzia izango du bai udalerrirako bai Parkerako.

Era berean, ZTE Managed Services Southern Europe-ko Harreman Publikoetako eta Komunikazio zuzendari Mario Bilbaok hauxe nabarmendu du:“ZTEk konpromisoa hartu du garapen orekatu eta iraunkorra bermatzeko gizartearen esparruan, eta, lasterketaren bidez, aniztasunaren aldeko mentalitate ireki eta inklusiboa ikusgarri egin gura dugu”.

Lasterketan parte hartzea doakoa da.

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk