Radio Vitoriako “Plaza Nueva” Irratsaioan Parkeari Eskainitako Tartean Ingeinnova Cleantechek hartuko du Parte

Araba

Ekainaren 28an, Radio Vitoriako “Plaza Nueva “ irratsaioan gure Parkeari eskainitako tartean Ingeinnova Cleantech enpresa ezagutzeko aukera izango dugu bertako koordinatzaile nagusi den Aitzol Fernandezen eskutik.

Arabako Teknologi Parkea, 27/06/2012

Ingeinnova Cleantech teknologia garbi, energia berriztagarri eta mugikortasun iraunkorrera bideratuta dauden prozesu industrialen eta produktu eta prozesuen berrikuntzen ingeniaritzan zentratzen den enpresa bat da. Alor ezberdinetarako produktu eta prozesuak garatu dituzte: itsas kaptadoreak, aerosorgailuak, ibilgailu elektrikoak, ur-araztegi instalazioak, heliostatoak edo makina termikoak, besteak beste 10 urteko ibilbidean.

Partekatu

Beste berri batzuk