Sare Elektriko Adimendunak garatzeko laborategi berriak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean
- InGRID laborategiak, Tecnaliaren aposturik nabarmenetakoa direla azpimarratu du Joseba Jauregizar, zuzendari nagusiak.
- “Euskadiren etorkizun ekonomikoari ateak irekitzen dizkiogu” esan du Iñigo Urkullu Lehendakariak, instalazio berrien inaugurazio ekitaldian.
- 14 milioi euroko inbertsioa egin du Tecnaliak Europan aitzindaria den azpiegitura hau sortzeko.
InGRID laborategiak, Sare Elektriko Adimendunak ikertzeko, garatzeko eta ziurtatzeko laborategi berrien inaugurazio ekitaldia egin du gaur Tecnaliak, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Ekitaldiaren buru izan da Iñigo Urkullu Lehendakaria eta berarekin izan dira, besteak beste, Bizkaiko Aldun Nagusi Jose Luis Bilbao, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailburu Arantza Tapia, Zamudioko Alkate Igotz Lopez eta Tecnaliako arduradun nagusiak.
Urkullu Lehendakariak esan duenez, azpiegitura berri hauek atea irekitzen dizkiote Euskadiren etorkizun ekonomikoari, izan ere sare adimendunak industriaren bultzatzaile izango baitira eta euskal enpresentzat aukera paregabea izango baita nazioartean lehiatzeko.
Joseba Jauregizar, Tecnaliaren zuzendari nagusiaren esanetan, InGRID laborategiak Tecnaliak egin duen apustu nabarmenetako bat dira, 14 milioi euroko inbertsioa suposatu duena.
Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko 413 eraikin berrian dauden laborategiok, Sare Elektriko Adimendunetarako Tecnaliak duen InGRID azpiegitura esperimentalaren parte dira. Laborategi horiek, 700 eraikinean lehendik dauden instalazioekin batera, Tecnaliaren behe-, erdi- eta goi-tentsioko eskaintza globala osatzen dute. Ekipamendu elektrikoen ondasunen fabrikatzaileentzako eta zerbitzu publikoen sektorerako sare elektriko adimendunak ikertzeko erreferentziako instalazioak dira Europan.
Tecnaliak elektrizitatea banatzeko eta garraiatzeko sareen gaur egungo eta etorkizuneko beharrei eta, bereziki, sare elektriko adimendunen garapenari erantzuteko egin ditu laborategi berriak, 3.500 metro koadroko eraikinean, energia eta eraikuntzaren aldetik jasangarritasun-eredu den eraikin berria.
Horrenbestez, Tecnaliak beste urrats bate gin du jakintza BPG bihurtzeko eta munduan erreferente teknologikoa izateko Europan aitzindaria den azpiegitura hau sortuz, Espainiako energia elektrikoaren sektoreko I+G+Ba sendotzen jarraitzetu eta nazioartean aintzatespena izateko aukera emango dion azpiegitura, hain zuzen ere. Azpiegitura berriaren Potentzia laborategia, Espainiako eta Portugalgo potentzia-laborategi independiente handiena da.