SATEC hazi egin da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

Bizkaiko Parkean 20 urte baino gehiago daramatzan SATEC, Sistemas Avanzados de Tecnología, multinazionalak egoitza berri eta handiagoa du 207 eraikinean

Satec enpresako fundatzaile eta presidente Luis Rodríguez-Ovejero eta Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalza egon dira instalazio berrien inaugurazioan

 

IMG_2069SATEC multinazionalak egoitza berria inauguratu du Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Inaugurazio-ekitaldian, besteak beste, enpresako fundatzaile eta presidente Luis Rodríguez-Ovejerok hitza hartu du, Parkera etorri ziren unea eta enpresak azken bi hamarkadetan izandako hazkundea gogorazteko. Euskadiko Parke Teknologikoen Sareko zuzendari nagusi Itziar Epalzak, bestalde, eskerrak eman gura izan dizkio SATEC enpresari, etengabe Bizkaiko Parkearen alde egiteagatik.

Enpresak 20 urte baino gehiago eman ditu Parkeko 103 eraikinean, eta bertan egindako lanari esker, IKTen sektoreko erreferentzia bihurtu da orain. Gaurtik aurrera 207 eraikinean kokatuko denez, metro koadro nabarmen gehiago izango ditu SATEC enpresak Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean.

Informazioaren teknologia berrekin loturiko soluzio teknologiko eta zerbitzu aurreratuetan espezialista da SATEC. 1987an sortu zenetik, haren bezeroen arteko elkarlana bultzatu du. Horretarako, prozesuak, baliabideak eta teknologiak berritzeaz gain, ekarpen handia egin du negozioen aldaketan, eraginkortasunean eta lehiakortasunean. Gaur egun zenbait egoitza dituzte Estatuan, baita Portugalen, Aljerian, Angolan, Cabo Verden, Marokon, Mozambiken, Kolonbian, Mexikon eta Perun ere.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak osatzen duen ekosistemari, kalitate handiko inguru jasangarriei eta balio erantsiko zerbitzu paregabeei esker, oinarri zientifiko-teknologikoko enpresak Parkeetara etortzen eta bertan hazi egiten dira.

Partekatu

Beste berri batzuk