Zientzia eta Teknologia berdintasunean

Bizkaia

Asteartean, azaroaren 7an, Leioako EHUko Zientzia Parkeko Egoitzan, 09:30etik 11:30era, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak “Zientzia eta teknologia Berdintasunean” jardunaldi irekia egingo du, Emakundek lideratutako 2017ko Berdintasunerako Foroaren testuinguruan.

Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak lehen aldiz parte hartuko du Emakunderen Berdintasunerako Foroan, jardunbide zientifiko-teknologikoen bide osoan genero-ikuspegia txertatzearen garrantzia ikusarazi nahian, ikaskuntzaren oinarritik hasi eta garapen profesional eta enpresarialera arte, dibulgazioko, hezkuntzako eta enpresaren arloko ikuspegiarekin.

Gizartera zientzia eta teknologia hurbiltzeko, arlo horretan emakumeen rola babesteko eta zabaltzeko, eta gazteenen artean bokazio zientifiko-teknologikoak zabaltzeko eta ahalbidetzeko Euskadiko parke Teknologikoen Saretik garatzen ari diren Plan Estrategikoko ekintzen planetan sartuta dago ekimena.

Jardunaldian zehar Marta Machoren presentzia izango dugu, Kultura Zientifikoko Katedraren Mujeres con Ciencia (Emakume zientzialariak) espazio digitalaren editorea; horri esker zenbait sari jaso ditu, haien artean, 2016ko Berdintasunaren Emakunde Saria.

Jardunaldia irekia da eta hezkuntza arloko pertsonei (irakasleak, ikasleak, administrazioa), enpresa zientifiko-teknologikoaren arlokoei eta publikoari, oro har, zuzenduta dago

Informazio gehiago eta izen-emateak bizkaia@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk