SPC, Euskaltel eta Iberdrola enpresek ANCES Open Innovation ekimenean startupentzat erronkak bota dituzten 13 enpresa handien artean daude

Araba

ANCES Open Innovation gure herrialdean aurrekaririk ez duen berrikuntza-programa bat da, ANCES, Asociación Nacional de Centros Europeos de Empresas (BIC) izeneko elkartearen eskutik iritsi dena. Elkarte horretako kide da BIC Araba

Hamahiru trakzio-enpresa handik euren erronkak helarazi dizkiete teknologian oinarritutako berrikuntza-enpresa gazteei edo startup-ei, hartara, aurkeztutako irtenbiderik onena hautatzeko helburuarekin. Irtenbide horiek produktuak, zerbitzuak nahiz proiektuak izan daitezke.

Hautaketa-prozesu baten ostean, trakzio-enpresek irabazlea aukeratuko dute Open Innovation amaierako ekitaldian, datorren apirilaren 19an, Madrilgo BBVA berrikuntza-zentroan egingo dena. Irabazleek 500 euro irabaziko dituzte, baita trakzio-enpresarekin harremanetan jarraitzeko aukera ere. Erronkei aurre egiteko proposamenak aurkezteko epea 2018ko otsailaren 26tik martxoaren 22ra egongo da irekita. Izen-emateak webgunearen bidez egin daitezke: www.ancesopeninnovation.com

Hona hemen parte hartuko duten trakzio-enpresak:Aertec, BBVA, BSH, , Euskaltel, Iberdrola, Iberostar, Gonvarri, Grupo Huertas, Estrella de Levante, Soltec, SPC, Vegenat eta Sacyr. Guztiak ere liderrak dira euren alorrean eta sektore oso desberdinetan jarduten dira, besteak beste: industria, finantzak, garraioa, nekazaritzako elikagaiak, energia, telekomunikazioak, eraikuntza eta turismoa. Horietako hiru euskaldunak dira: Iberdrola, Euskaltel eta SPC.

Planteatutako erronkek ekonomia berriaren joera globalen esparruko desafioak dituzte ardatz, esaterako: digitalizazioa, 4.0 industria, ekonomia zirkularra… eta ondoko alderdiei buruzkoak dira: bezeroekiko eta kontsumitzaileekiko harreman digitala, logistitako aukera berriak, big data, fintech, mantentze prediktiboa, elikadura funtzionala eta energia berriztagarriak, besteak beste.

Partekatu

Beste berri batzuk