SPRIren deialdi berria, ETEen lehiakortasuna eta digitalizazioa bizkortzeko, startup teknologikoekin lankidetzan arituz
BIND SME programaren laugarren deialdia ireki du ekainaren 28ra arte, eta dagoeneko 55 ETE dira onuradunak
BIND SME-ek, startupekin lankidetzan ETEentzako soluzio berritzaileak garatzea proposatzen duen ekimenak, laugarren deialdia egiten du. Eraldaketa digitalaren bidez lehiakortasuna hobetzeko interesa duten Euskadiko enpresa ertain eta txikiek ekainaren 28ra arte eman ahal izango dute izena, BIND SME-enlaugarren edizioan parte hartzeko.
BIND SME ekimena Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRI Taldearen eta Up!Euskadi bere plataformaren bidez sortutako BIND berrikuntza ireki publiko-pribatuko plataformaren parte da. Gaur egun, hiru ekimen ditu EAEko industrian eta administrazioan digitalizazioa eta lehiakortasuna bultzatzeko: azelerazio-programa, enpresa korporatibo handiekin lankidetzan; BIND SME, startupekin ETEak konektatzen dituena; eta BIND GovTech, euskal sozietate publikoen digitalizazioa sustatzen duen ekimena.