SPYROk seigarren AdegiTop topagunea hartu du “malgu-segurtasuna” gaitzat hartuta

Gipuzkoa

 

 

  • Donostiako teknologia-parkean konpainiak duen egoitza nagusian ospatu da topaketa. Gipuzkoako enpresetako profesional eta zuzendari ugari bertaratu dira SPYROk txertatutako malgu-segurtasunaren inguruko neurriak ezagutzeko asmoz.
  • Langileen segurtasuna, malgutasuna, kontziliazio eta etengabeko ikaskuntza sustatzeko neurriak dira.
  • Aurten seigarren aldiz luzatu zaio gonbitea SPYROri bere praktika onak aurkeztu eta parteka ditzan.

 

 

 SPYROk Donostiako teknologia-parkean duen egoitza nagusian burutu da, gaur goizez, AdegiTop enpresa-topaketetarako programaren barneko beste saio bat. Topaketa Gipuzkoako Enpresarien Elkarteak antolatzen du, parte hartzen duten enpresek baitaratzen dituzten ezagutza eta esperientzia praktikoak hedatzeko xedez.

Seigarren aldiz hautatu da SPYRO beste enpresa batzuen aurrean bere praktika onak azal ditzan. Kasu honetan konpainian txertatutako malgu-segurtasunaren politika izan da mintzagaia. Hala, Ricardo Gonzalez Lafuente SPYROko Zuzendari Nagusiak eman ditu horri buruzko azalpenak.

Gonzalez Lafuentek gogorarazi duenez, konpainiaren jarduera (enpresa-kudeaketarako softwarearen garapen eta txertaketan espezializatua –ERP- SPYRO) oinarrizko hiru zutabetan ardazten da: “Kalitatea, Teknologia eta Pertsonak”. SPYROk burutzen duen jardueraren eta izan duen bilakaeraren aurkezpen labur bat egin ostean, Zuzendari Nagusiak langileen artean malgutasuna, segurtasuna, kontziliazioa eta etengabeko ikaskuntza sustatzeko txertatu diren neurriei buruzko xehetasunak eman ditu.

Horrela, beste neurri batzuen artean, azken urteetan SPYROk kontratu mugagabea sustatzera, Karrerako Planak finkatzera, pertsonen partaidetza bultzatzera (prozesuen kudeaketa langileen % 100era hedatu da) eta barneko iradokizunak ahalbidetzera bideratutako ekintzak txertatu ditu.  “Malgutasunaren sustapena, gainera, bizkortu egin da lanaldi murriztuko langileen prestutasun-akordioekin, ‘CTI’ egunak lanaldi murriztu ala opor-egun modura hartzeko aukera emanez eta ordutegi malgua premien arabera areagotzeko akordio pertsonalekin” gaineratu du Ricardo Gonzalezek.

Etengabeko prestakuntza, ziurtagiri ofizialen aldeko jarrera, ordainsari aldagarriak eta langileentzako onura sozialak dira SPYROk txertatutako beste ekintza batzuk, zeintzuei esker 2012an Gipuzkoako Enpresa Malgu-seguruaren Saria jaso baitzuen.

Partekatu

Beste berri batzuk