Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko bezeroek kalifikazio oso ona eman diete parkeak eskainitako zerbitzuei

Bizkaia

  • Beste urte batez, bezeroenganako arreta zerbitzuak jaso du baloraziorik onena, 8,55eko notarekin.
  • Asebetetze inkesta, bezeroen asebetetze maila ezagutu eta hobetzeko neurriren bat hartzeko premiarik dagoen jakiteko Parkeak duen tresnetako bat da.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak 2012.urtean bere bezeroei emandako zerbitzuen balorazioa egin du. Urtero egiten den asebetetze inkestak, bezeroak zerbitzuekin gustora ote dauden eta hobekuntza neurriren bat abiarazteko beharrik ote dagoen erakusten dio Parkeari. Iaz bezala, aurten ere web formatuan egin da inkesta eta paperean egiten zenean baino erantzun zabalagoa izan du enpresen aldetik.

Hiru eremuri buruzko ebaluazioa egiten du inkestak: arreta zerbitzua, azpiegiturak eta zerbitzu orokorrak. Bezeroenganako arreta zerbitzua da, beste urte batez, notarik altuena jaso duena, batezbeste 8,55ekoa hain zuzen ere. Arlo honen barruko atal guztiek jaso dute 8tik gorako kalifikazioa

Zerbitzu orokorren arloari batezbeste 8,01eko kalifikazioa eman diote bezeroek, Teknologi Parkeko harrera izanik balorazio handiena lortu duena, 8,32.

Azpiegitura arloak 7,67ko batezbesteko kalifikazioa lortu du; arlo honen barruan notarik onena jaso duena, 8,70ekoa hain zuzen ere, enpresarentzat inguruak duen egokitasun maila izan da.

Aparkalekuak eta seinaleztapena izan dira notarik baxuena jaso dutenak, 6,35 eta 6,42 hurrenez hurren; hala ere, iaz baino kalifikazio hobea jaso dute bai batak baita besteak ere.

Partekatu

Beste berri batzuk