Syngoi Parke Teknologikoen Zamudioko Campusean inauguratu ditu instalazio berriak

Albisteak, Bizkaia

Ekitaldian Arantxa Tapia, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua, Unai Rementeria Maiz Bizkaiko ahaldun nagusia eta  Estibaliz Hernáez Euskadiko Parke Teknologikoen Presidentea, Itziar Epalza, Parkeen Zuzendari Nagusia, agintariak, enpresaburuak eta zientzialariak, besteak beste, bertan izan ziren

Syngoi, DNA sintetiko optimizatua eta terapia aurreratuetarako moldagarria fabrikatzen ari den munduko lehen bioteknologikoa, Euskadiko Parke Teknologikoen Zamudioko Campusean inauguratu ditu bere instalazioak.

Ekitaldia Campusaren auditorio nagusian izan da eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburu Arantxa Tapia, Bizkaiko ahaldun nagusia, Unai Rementeria Maiz, Euskadiko Parke Teknologikoen presidentea, Estibaliz Hernáez, Itziar Epalza, Parkeen Zuzendari Nagusia eta enpresaburuak, zientzialariak, inbertitzaileak, zuzendariak eta konpainiako talde profesionala izan ziren.

Enpresa aitzindaria da munduan, eta teknologia bakarra du dentsitate berritzaile handieneko sektoreetako baten abangoardian. Era berean, Euskadik munduko lehen mailako polo bioteknologiko gisa duen posizioa indartzen du.

Gure teknologiari DNATM deitzen diogu – DNATM optimizatua eta moldagarria –, eta bakarra da munduan. Orain arte inork ez zuen lortu DNAren propietateak modelatzea aplikazio terapeutikoetarako optimizatuz. Horrek abantaila handiak ditu, bai farmazialarientzat, bai pazienteentzat. Izan ere, lehen hilabeteak zeramatzan hori aste gutxi batzuetan lortzen da, seguruagoa da eta beharrizan bakoitzera espezifikoki egokitzen da. Hala adierazi zuen Julen Oyarzabalek, Syngoi-eko zuzendari zientifikoak (CSO).

Enpresak sendagaiak garatzeko fase guztietan produzituko du, lehen ikerketetatik hasi (fase aurreklinikoak, klinikoak) eta eskala handiko produkziora arte (cGMP kalitatea).

Dituen ezaugarri bereziengatik, Syngoik betetzen ditu terapia genikoen, terapia zelularren eta mRNA txertoen merkatuan buru diren erakundeen hornitzaile ezin hobea izateko baldintzak. Azaleratzen ari diren estrategia terapeutiko horiek botila-lepo bat dute Syngoi-eko oDNATMek konpontzen laguntzen duen manufakturan.

Hasierako inbertsio pribatua 10 M €-tik gorakoa izan da, eta goi-mailako zuzeneko lan-iturri bat sortzen ari da, aurten eta hurrengoetan areagotuko dena.

Syngoi Columbus Venture Partners-en zorroan dago — bioteknologian espezializatutako arrisku-kapitalaren kudeatzailea —, eta puntako enpresak sortu ditu, hala nola Viralgen, Vivet Therapeutics, Highlight Therapeutics eta Aura, besteak beste. Inbertsio horren bidez, kudeatzaileak Euskadiren alde egindako apustua indartzen da, terapia aurreratuen ekoizpenean munduko erreferente gisa.

Bultzada handia da sektorearentzat, eta albiste handia pazienteentzat, tratamendu espezifiko eraginkorrak lehenago eskura ditzaketelako.

Partekatu

Beste berri batzuk