Talentia Challenge programan parte hartu du Bizkaiko Parkeak

Bizkaia

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea eragile aktiboa da Bizkaia Talent elkarteak antolatutako Talentia Challenge programan

Fotos APP 016Jada abiarazi da Bizkaia Talent elkarteak sustatutako Talentia Challenge programa, eta aurten, Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea izango da ekimenaren eragile aktibo. Programa berritzaile horren helburua da gure lurraldera kualifikazio altuko pertsonak erakartzeko baldintzak bultzatzea, pertsona horiek bertan gera daitezen eta loturak ezar ditzaten. Euskal erakundeen berrikuntzako eta ezagutza aurreratuko arloak ere sustatuko dira.

Hain zuzen ere, Parkeak programan duen parte-hartzeari dagokionez, Parkeko benetako erronka bati aurre egiteko aukera izango dute partaideek. Talentiako ikasleez osatutako diziplinarteko talde batek –erronkaren eskakizunetara bereziki egokitua– ebatzi beharko dute desafioa.

Coaching zein mentoring saioak eta atzerrian egonaldiak egin ondoren, hala nola Finlandian eta Ingalaterran, ekainaren 30ean amaituko da programa.

Partekatu

Beste berri batzuk