Tapiak dio Euskadi “oso adi” egongo dela Brexit-ak ekar ditzakeen aukera ekonomikoak eta eragin ditzakeen arriskuak detektatzeko

Bizkaia

Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun sailburuak hala esan du Intergune+ ekitaldiaren inaugurazioan: “hainbat herrialdetan ziurgabetasuna nagusi den honetan, SPRIren Kanpo Sareko ordezkariak inoiz baino garrantzitsuagoak dira gure enpresentzat”

Gaur eta bihar 18 jardunaldi tematiko egingo dira BECen, eta 50etik gora hitzaldi eta 60etik gora hizlari elkartuko dira. Mahai-inguru batean elkarturik, Ingeteam, Mondragon International eta Gestamp erakundeetako zuzendari nagusiak ados jarri dira esateko ez dutela aldaketa drastikorik espero Erresuma Batuan

foto-interguneArantxa Tapiak, Ekonomi Garapen eta Lehiakortasun sailburuak, esan du Euskadi “oso adi” egongo dela Brexit-ak ekar ditzakeen aukera ekonomikoak eta eragin ditzakeen arriskuak detektatzeko. Era berean, adierazi du “gainerako herrialdeekin berriro posizionatu beharko ditugula Erresuma Batuko ekonomiarekiko dauzkagun harremanak”. “Euskadin –esan du– oso adi egon nahi dugu sortuko diren mehatxuei aurre egiteko eta sortuko diren aukerei heltzeko”. Intergune+, Euskadiren Hitzordua Nazioartekotzearekin ekitaldiaren inaugurazio saioan egin du Tapiak gogoeta hori. Hitzordua asteartean eta asteazkenean egingo da Barakaldoko BEC-en.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk