TECNALIAk ehun bat enpresa bazkide bildu ditu urteko hirugarren topaketan
Ekitaldia Donostia Campusan egin dute, eta topagune izan da etorkizuneko erronkei aurrea hartzeko teknologia eta pertsonen lidergoa osagai gakotzat dituzten enpresentzat
Ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko TECNALIA zentroak ehun bat enpresa bazkide bildu ditu urteko hirugarren topaketan. Oso leku berezian egin dute, Euskadi Parke Teknologikoko Donostia Canpuseko. zenbakian dagoen TECNALIAren Proactive Factory Lab laborategian, hain zuzen. Fabrikazio aurreratuko laborategia da, industriaren eta gizartearen eskariei aurrea hartzeko eta lehiakortasuna sustatzeko sortua. Ingurune erreala eta egokia topaketa definitzen duten oinarrietarako: alde batetik, teknologia enpresen beharrak aurreikusteko oinarri gisa garatzearen garrantzia eta, bestetik, hori aurrera eraman dezaketen pertsonen lidergoa.
Ekitaldian, TECNALIAko presidente Alex Belaustegik, presidenteorde María José Armendarizek eta zuzendari nagusi Jesús Valerok hitz egin dute, besteak beste. Adierazi dute berrikuntzak ezin bereizizko binomioa eskatzen duela aurrea hartzeko teknologiaren eta etorkizuneko erronka horiek lideratuko dituzten pertsonen artean, erronka horiek aukera eta abantaila lehiakor bihurtzeko.
Bertaratuek Jon Hernández, AAri buruzko dibulgatzaile nagusia, entzun ahal izan dute. Honako galdera gako hau mahaigaineratu du: AA olatu maneiagarria izango da edo tsunami geldiezina?. Horrez gain, AAren eta robotikaren eskala handiko interakzioaren erakustaldi bat ikusi dute zuzenean, zeinak datorkiguna aurreratzen baitu. Halaber, AAri buruzko mahai-inguru bat entzun dute, non zenbait liderrek euren sektorearen etorkizunari buruzko ikuspegia partekatu duten. Bertan izan dira, besteak beste, IMQko Antolaketa eta Sistemen zuzendari Javier Garate, AYESA DIGITALeko data & AI director Marian Aradillas, REPSOLeko head of quantum Ricardo Enríquez, IBERDROLA ESPAÑAko AAko arduradun Silvia Núñez eta TECNALIAko AAko aditu Sergio Gil.