Txinako ordezkaritza baten visita jaso du gaur Parkeak

Bizkaia

Txinako ordezkaritza baten visita jaso du ParkeakTxinako Jiangsu eskualdeko Garapen eta Erreforma Batzordeko ordezkaritza bat Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean izan da gaur bisitari. Euskadiko Parke Teknologikoak bertatik bertara ezagutzea izan da helburua, bereziki Euskadik ikerketa, garapen eta berrikuntzan dituen ahalmenak zeintzuk diren jakitea, Ikerketa Zentro, Zentro Teknologiko eta gainerako ikerketa erakundeen bidez.

Euskadira etorritako ordezkaritza zabalago baten parte da gaur Parkera etorritakoa. Ordezkaritza txinatarraren agendako beste bisita batzuen artean Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza eta Eusko Legebiltzarra daude.

Eusko Jaurlaritza eta Jiangsu eskualde txinatarraren arteko harremana 2012.urtean hasi zen, hain zuzen ere Bilbon egin zen ingurumenari buruzko jardunaldi baten. Txinan, ingurumen alorraren egoera ezagutzea helburu zuen jardunaldi hartan egin ziren lehen kontaktuak bi lurraldeetako ordezkaritzen eta enpresen artean.

Partekatu

Beste berri batzuk