UPV/EHUk dagoeneko Zientzia Parkea eraikitzeko lizentziak eska ditzake

Bizkaia

Leioako Udaleko Udalbatzak Euskal Herriko Unibertsitatearen Zientzia Parkea ezartzeko xehetasun-azterketa behin betiko onetsi du. Horrek esan nahi du jada onetsi direla UPV/EHUk aurreneko fasearen –urte honetan hastea aurreikusten da– obra-lizentzia eskatu aurretik bete beharreko administrazio-izapide guztiak. Bizkaiko Teknologia Parkearekin lankidetzan, unibertsitateak dagoeneko diseinatu du, Leioako campusa 70. hamarkadan eraiki zenetik, bere proiektu garrantzitsuenetako bat izango dena, bi erakundeen artean hitzarmen bat sinatu ondoren. Bi erakundeek etorkizunean lankidetzan aritu nahi dute zentro berria Euskadiko Teknologia Parkeen elkarteko kide izan dadin; era berean, Bizkaiko Teknologia Parkea aholkularitzaz, proiektuaren diseinuaz eta parkearen kudeaketarako eta antolamendurako plan estrategikoa sortzeaz arduratuko da.

Partekatu

Beste berri batzuk