I+G+B Euskadira heldu da Ministroen Kontseiluan dekretua onetsi ondoren

Bizkaia

Euskadik dagoeneko I+G+B eskumena kudea dezake. Ministroen Kontseiluak atzo onetsi zuen eskualdatzea Errege Dekretu baten bidez, Administrazio Publikoetako titularrak, Elena Salgadok, hala proposatu ondoren. Protokolo-urratsa da, iragan den urteko urrian EAJ eta Estatuko organo betearazlearen arteko negoziazioetan jorratutako eta abenduaren 11n Eskualdatzeen Bitariko Batzordean sinatutako eskumena islatzen duena. Dekretuaren arabera, EAEK ikerketa eta garapen zientifikoa, teknologikoa, industriala edo beste edozein motatakoa planifikatu eta sustatu ahal izango du, eta baita lurraldeari dagozkion eskumenetan ikertzeko aukera izango du ere. Era berean, ikerketako, garapenerako eta berrikuntzako proiektuak gauzatu, burutu eta kontrolatu ahal izango ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk