Gaiker-IK4k Adeccorekin batera ezberdintasun-egoeran dauden pertsonak lanean hastea du helburu

Bizkaia

Gaiker-IK4 zentro teknologikoak eta Adecco fundazioak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute pertsona ezinduak eta ezberdintasun-egoeran edo gizartetik baztertuak izateko arriskua duten pertsonak lan-merkatura sartu eta gizarteratu daitezen. Hitzarmenak pertsona ezinduak lan-munduan sartzea baldintzatzen duten alderdi horiek sustatzea du helburu, bai eta Gaikerren Familia Plana ezartzea ere, beste jarduera batzuen artean. Plan horri dagokionez, aipatu beharra dago enpresako langileen senide ezinduen gaitasunak, jarrerak eta trebetasunak sustatzean datzala, amaierako helburua lana bilatzeko prozesuari arrakastaz aurre egitea izanik.

Partekatu

Beste berri batzuk