Velatiak hartu du Euskaliteko Presidentetza
EUSKALITen Patronatuak Velatia aukeratu du 2026-2028 aldian presidente izateko, eta ardura hori Velatiako Kudeaketa Sistemen zuzendari Roberto Gil Roa ordezkariari eman dio, ITP Aeroko Kalitate zuzendari José Luis Díaz Manrique ordezkatuz (2020-2025)
Velatiak 20 herrialdetan 4.100 profesional baino gehiago ditu eta 2025ean 1.100 milioi euroko fakturazio globala izan zuen. Familia talde bat da, industriala eta teknologikoa, ia sei hamarkadako ibilbidea duena, eta 2017tik EUSKALITen Patronatuko kide da. Bere jarduerak lehentasunezko bi jarduera eremu ditu: sare elektrikoen garapena, eta digitalizazioa eta segurtasun digitala.
EUSKALITeko presidente berria, Roberto Gil Roa, Zientzia Kimikoetan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU), baita Laneko Arriskuen Prebentzioko goi-mailako teknikaria ere. Prestakuntza gehigarri gisa, MBA Executive bat du, bai eta Ekintzailetzan eta Berrikuntzan Lidergo Korporatiboko Programa bat ere (PLCE), biak Deustuko Unibertsitatekoak.
Velatian garatu du bere ibilbide profesionala, taldeko hainbat posizio eta erakundetan lan eginez, betiere kudeaketarekin, berrikuntzarekin eta estrategiarekin lotuta, eta era askotako proiektu korporatiboen buru izanik. 2004az geroztik, EUSKALITekin kanpoko ebaluatzaile gisa lan egin ohi du.
EUSKALITen Patronatua
Euskal Autonomia Erkidegoa ordezkatzen duten 24 erakundek osatzen dute: Asle, Mutualia, Mondragon, Kutxabank, Confebask, ITP Aero, Osakidetza, SPRI, Velatia, Bahía de Bizkaia Gas, Euskaltel, Siemens – Gamesa, Bilbao Finantza Plaza, Bilboko Merkataritza, Industria eta Nabigazio Ganbera, CAF, Bizkaiko Foru Aldundia, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia, EVE, BRTA, Iberdrola, Idom Ingeniaritza eta Aholkularitza, EiTB eta Petronor.