Veoliaren Hubgradearen (Zentro aitzindaria energiaren kudeaketan) inaugurazioa Bizkaiko Teknologia Elkartegian

Bizkaia

Veoliak Hubgradea jarri du martxan, aldi berean eta denbora errealean 2.000 instalazio baino gehiago kontrolatzeko eta aztertzeko ahalmena duen eta Europan aitzindaria den energiaren eraginkortasunerako zentroa

 4,5M€ euro baino gehiagoko inbertsioa eskatu du, eta ekonomia aurrezteko eta isurketak murrizteko helburuak lortzen lagunduko du

inauguración Giroa 055Veoliak, energiaren kudeaketan liderra den enpresak, bere bezeroen energia instalazioen kontrol telematikorako lehenengo Hubgradea inauguratu du, bere filiala den Giroa Veoliak Zamudioko Teknologia Elkartegian (Bizkaia) dituen bulego berrietan.

Kontrolerako eta kudeaketarako tresna hori aitzintzaria da energiaren sektorean eta Espainiako hainbat puntutan dauden 2.000 energia instalazio baino gehiago denbora errealean kudeatzeko ahalmena du.

Inaugurazio ekitaldiaren buru Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria izan da, eta berarekin egon dira José María Vázquez Eguskiza, Giroa Veoliako Ohorezko Presidentea, JuanMa Taracena Giroa Veoliaren Zuzendari Nagusia, Hervé Peneau Veolia Españako Kontseilari Eskuordetua, eta Carlo Germano Veolia taldeko Berrikuntza Zuzendariaren Albokoa. Horrez gain, gure herrialdeko ekonomia, gizarte eta erakunde egiturako ehun bat ordezkarik hartu dute parte.

Hubgradearen garapenerako eta funtzionamendurako 4,5 milioi euro baino gehiago inbertitu dira azken urteetan. Veoliak Espainian dituen bezeroen instalazioak denbora errealean aztertzen eta kudeatzen diren erdigunea da.

Zentroaren helburua instalazioen energia kontsumoa optimizatzea da, emaitzen etengabeko kontrolaren eta jarraipenaren bitartez, energia aurrezpena eta ekologia bermatuz, karbono dioxido isurketak murrizten baititu.

Horretarako, hainbat alorretan espezializatuta dauden eta hobekuntzarako eta eraginkortasunerako helburu horiek lortzeko lanean diharduten 300 profesional espezializatu (analistak, auditoreak, tokian tokiko teknikariak…) ditugu.

Une honetan, bere Hubgradean, Veoliak hirugarren sektoreko 880 bezero baino gehiago (ospitaleak, etxebizitzak, bulegoak, saltokiak…), industriako 60 eta 20 bero eta hotz sare kudeatzen ditu.

Pedro Prádanos Veolia Españako Eragiketa Zuzendariaren adierazpena: “Veolian gure bezeroen baliabideak hobetzeko egiten dugu lan egunero. Etengabeko hobekuntzarako bokazio hori, Espainian dugun energia eraginkortasunerako lehenengo zentroa den Hubgradea bezalako zentro aitzindarietan gauzatzen da, eta horri esker, datuen azterketan oinarrituta erabaki hoberenak har ditzakegu, eta instalazioaren funtzionamenduaren ikuspegi orokorra izan dezakegu. Horrela, gure bezeroei informazioa etengabe eskaintzen eta aurrezpena bermatzen diegu”.

Profesional hoberenekin batera, instalazioen etekin handiena bermatzen duen abangoardiako soluzio teknologikoa 

Hubgradeak, tokian tokiko datuak berreskuratzea errazten duten tresna informatiko aurreratuenak eta esku-hartzeko gaitasun handia uztartzen ditu:

  • Urruneko kontrola (Telekudeaketa): Veoliako espezialistek garatutako eta instalatutako ereduak, instalazioan zuzenean jarduteko eta eraikinen portaerari buruzko informazioa berreskuratzeko aukera ematen dutenak, kontrol zentroan kudeatzeko eta aztertzeko.
  • Energiaren kudeaketarako softwarea: datu historikoen, kontsumo errealaren eta klimatologiari buruzko datuak bezalako kanpoko parametroen bitartez instalazioen funtzionamendu eredua definitzeko eta portaera interpretatzeko eta baita antzeko beste instalazio batzuekin alderatzeko ere aukera ematen duten sistemak.
  • Bezeroari informazioa emateko tresnak: web plataforma pertsonalizatuak, gure bezeroei beraien instalazioei buruzko informazio zehatza jakinarazteko eta erabiltzaileen sentsibilizazioa sustatzeko.

Komunikazioa denbora errealean bezeroekin eta erabiltzaileekin

Energia zerbitzuak optimizatzeaz gain, Hubgradeak hobekuntzak eskaintzen ditu beste alor batzuetan, gardentasunean, adibidez. Horrela, sistema hori gai da instalazio bakoitzaren funtzionamenduari eta egoerari buruzko informazio guztia sortzeko, eta horrek erabateko sarbide gardena bermatzen dio bere instalazioaren datuetara.

Halaber, Hubgradea jardunbide onen laborategi gisa agertzen da energiaren eraginkortasunaren aldeko apustuaren barruan, ekoizpen sistemaren multzoari orain arte existitzen ez zen euskarri teknologikoa eskainiz. Soluzio horren jarraipen gisa, Veolia mota horretako beste bi zentro sortzeko prozesua gauzatzen ari da, Madrilen eta Bartzelonan. Zentro horiek dagoeneko martxan dagoenarekin integratuko dira.

Veolia taldea

Veolia taldea mundu mailako erreferentzia da baliabideen kudeaketa optimizatuan. Bost kontinenteetan dago eta 180.000 langile inguru ditu. Taldeak soluzioak sortzen eta martxan jartzen ditu uraren, hondakinen eta energiaren kudeaketan, hirien eta industrien garapen iraunkorrari laguntzeko. Hiru jarduera osagarri horiekin, Veoliak laguntza handia ematen du baliabideak eskuratzeko eta dauden baliabideak kontserbatzen eta berriztatzen.

2014an Veolia taldeak 96 milioi pertsona ur edangarriz hornitu zituen eta saneamendu zerbitzua eskaini zien 60 milioiri, 52 milioi MWh energia sortu zuen eta 31 milioi tona hondakin balorizatu zituen. Veolia Environnement-ek (Paris Euronext: VIE) 24.400 milioi euroko fakturazio finkatua lortu zuen 2014an.

Espainian, Veoliak 260 milioi euroko salmenta zifrak lortu zituen, 2.500 langile inguruk egindako lanari eta 6.900 instalazio baino gehiago kudeatzeari esker. Energiaren eraginkortasunean lider den Veoliak Espainian duen presentzia handitzea eta uraren eta hondakinen kudeaketan ere inbertitzea aurreikusten du.

Veoliaren filiala den Giroa Veoliak 150 milioi euroko salmenta zifrak izan zituen 2014an, eta une honetan 1.500 eraikin baino gehiago kudeatzen ditu. Ondorioz, lider da energiaren kudeaketa kontratuetan. Une honetan, Giroa Veolia Euskadiko hiri nagusietan dago, beste mota batzuetako zentroetan (ospitaletan, erakin berezietan, etxebizitza eraikinetan, industriakoetan…) erreferente izateaz gain.

JuanMa Taracenak adierazi duenez, “Giroa Veoliaren helburua teknologian eta energiaren eraginkortasunean inbertitzen jarraitzea da, gure bezeroentzat balioa sortuz, enplegua bultzatuz eta ingurumen eragina murriztuz”.

Partekatu

Beste berri batzuk