VIVEbiotech-ek 2020 Gipuzkoako ETE Saria irabazi du

Albisteak, Gipuzkoa

VIVEbiotech-ek Espainiako Merkataritza Ganberak eta Banco Santanderrek emandako 2020 Gipuzkoako ETE Saria irabazi du

Sariak emateko ekitaldia hilaren 14an ospatu zen bankuaren Donostiako egoitza nagusian, eta berau VIVEbiotech-eko José Manuel Franco Zuzendari Nagusiak eta Maider Goyena Finantza-Zuzendariak jaso zuten. Sarien entrega Javier Larrañaga Ekonomiaren Garapenerako diputatuak, eta Banco Santanderreko eskualdeko zuzendariak eta merkataritza zuzendariak zuzendu zuten.

2020 Urteko ETE Sariaren Espainiako irabazlea probintzia ezberdinen Ganberetako enpresa irabazleen artean aukeratuko da, 2021eko lehen hiruhilekoan.

Probintzia ezberdinetako sariak, eta hauen artean VIVEbiotech-i emandakoa kontsultatzeko, egin klik hemen.

Partekatu

Beste berri batzuk