Wattiok eta Afagik lankidetza-hitzarmena sinatu dute, Gipuzkoako familiei pertsonak zaintzen laguntzen duen zerbitzu domotiko adimentsua helarazteko

Albisteak, Gipuzkoa

Lankidetza-hitzarmena sinatu dute eta haren bidez, bi erakundeen arteko esparru egonkorra ezartzen da, Afagi elkarteko familien zaintzari bide eman eta laguntzeko. Horretarako, informazio eta aholkularitza pertsonalizatua zabaltzeko ekintzak beteko dituzte. Afagik 1.000 elkartu baino gehiago ditu eta haiek Wattio Conecta zerbitzu berria eskuratu ahalko dute, baldintza abantailatsuetan

(Patxi Echeveste eta Laura Mendia, Wattiokoak, eta Koldo Aulestia, Afagiko presidentea)

Espainian, 4,7 milioi pertsona baino gehiago bakarrik bizi dira; haietatik, 2 milioi bakarrik bizi dira eta 65 urtetik gora dituzte. Alzheimerraren prebalentzia eta intzidentzia areagotu egiten da 65 urtetik aurrera, gero eta azkarrago. Biztanleak pixkanaka zahartzen doaz eta bizi-esperantza areagotzen eta, ondorioz, kasu-kopurua areagotu egingo da datozen hamarkadotan.

Estatistikek erakusten dute gero eta jende gehiago bizi dela bakarrik. Gipuzkoan, kopurua areagotzen joan da, pixkanaka, azken urteotan, eta, dagoeneko, 72.400 pertsona baino gehiago dira, Estatistikako Institutu Nazionalaren (EIN) datuen arabera. Horregatik du gizarteak erronka garrantzitsua beren zainketan.

Bakarrik bizi diren eta laguntza behar duten pertsonen % 80k bere etxean bizitzen jarraitu nahi du. Alzheimerrak, gaur egun, 12.000 pertsonarengan du eragina Gipuzkoan, eta, 2050ean, Gipuzkoako biztanleen % 30ek baino gehiagok 65 urte baino gehiago izango dituela eta haietatik % 7k Alzheimerra izango duela kalkulatzen da, Aubixaren datuen arabera.

Wattiok honako hau dio: “egiaztatu dugu nagusi egiten garenean edo mendekotasun handiagoa dugunean, ez dugula gustuko autonomia eta segurtasuna galtzea; hori dela eta, ohiko kostuak baino askoz ere gutxiagorekin, pertsonen zainketarako beren egunerokotasunean oztopatu gabe bide ematen duen tresna garatu dugu.

Gainera, guztiok ezagutzen ditugu osasun-arazoak dituzten edo beren etxeetan istripuak dituzten eta arazo edo istripu horiek inork ezagutzen ez dituen pertsonen kasuak, edo denboraldi baterako familiarteko baten zaintzapean dauden pertsonen etxeetan eginiko lapurreten kasuak.

WATTIO CONECTA Wattioren proposamena da, eta gailu domotikoen teknologia, adimen artifiziala eta Big Data konbinatzen ditu, pertsonak beren etxean zaintzeko zerbitzu iraultzailea eskaintzeko.

Zergatik da berritzailea?

Ohiko telelaguntza-zerbitzuekin pertsonek beti eraman behar dute gailu bat aldean, eta hori ez da beti hala. Adimen artifiziala eta teknologia domotikoa erabiliz, WATTIO CONECTAk lortzen du pertsona horiek beti aldean gailu bat eraman behar dutela gogoratu behar ez izatea; ez dute ezer berezirik egin behar. Gainera, pertsona hori bere etxetik irteten denean, alarma bilakatzen da. Espainian mota horretako zerbitzu bakarra da.

Teknologia- eta zerbitzu-zorro hori beren pertsona maiteen zaintza erraztuko duen tresna eduki nahi duten baina hura izateak pertsona haien bizimodua aldatzea nahi ez duten

pertsonei zuzenduta dago; hala, beren etxeetan bizitzeko aukera izaten jarraituko dute, autonomia eta segurtasun osoz.

WATTIO CONECTAk gure pertsona maitatuen egunerokotasuna antzeman eta ezohiko zerbait gertatuz gero oharra ematen du, esku hartu ahal izateko. Zerbitzu berritzaile berri horrek familiartekoari ahalik eta segurtasun eta lasaitasun handiena ematen dio; izan ere, horren bidez, badaki pertsona maitatua bizimodu normala egiten ari dela. Smartphonetik, jardueraren erregistroa izango du, gertatzen denaren jakitun egoteko, dagoen lekuan dagoela.

Esaterako, aplikazioak zaintzaileari edo familiartekoari oharra egiten dio baldin eta pertsona maitatua goizean esnatu ez bada, gauez etxetik irten bada edo elikatzeko hozkailua ireki ez badu. Egoera horiek guztiek zerbait ondo ez doala adierazten dute, eta ondorioz jarduteko aukera ematen dute.

Ekimen berritzaile hori Euskadin pertsonen zaintzari aplikatzen zaion eta pertsona horiek gailurik eramateko beharrik ez izatea eta beren eguneroko ohiturak aldatu behar ez izatea dakarren Gauzen Interneten lehen zerbitzua da.

Wattio, halaber, Goxara, Ortoberri edo Loreka Servicios Domésticos-ekin ari da elkarlanean, eta haren helburua da elkarlana Estatuko beste enpresa eta elkarte batzuetara zabaltzea.

Partekatu

Beste berri batzuk