ZIVeko presidenteordeak AED Enpresa Saria jaso du

Bizkaia

  • Covadonga Cocarekin batera, Itziar Urrutia (Sener) eta Mª José Armendáriz (Gestamp) saritu dituzte

Bizkaiko Emakumezko Enpresari eta Zuzendarien Elkarteak (AED) zazpigarren aldiz eman du AED Enpresa Saria, Bizkaian emakumeak lan-munduratzeko ahalegina egin duten emakume enpresari nahiz zuzendarien, erakundeen eta instituzioen lana eta ibilbidea aitortzeko helburuarekin.

ZIV Aplicaciones y Tecnología enpresako presidenteorde eta kontseilari Covadonga Cocaren kasuan, sari horren bidez aitortu zaizkio, batetik, berak egindako esfortzua bertako profesionalen arteko lan-harremanak aukera-berdintasunean, inolako bereizkeriarik gabe eta aniztasuna errespetatuz gauza daitezen eta, bestetik, kontziliazioari dagokionez hartu duen konpromisoa. Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, eta Itziar Epalzak, Merkataritza eta Turismo sailburuordeak, eman diote saria.

Horrez gain, Itziar Urrutiak, Sener ingeniaritzak Bilbon duen dibisioko zuzendariak, eta Mª José Armendárizek, Gestamp Automoción enpresako txasis alorreko zuzendariak, sari bana jaso zuten. Ekitaldiko parte-hartzaileen artean egon ziren, besteak beste, Bizkaiko diputatu nagusi José Luis Bilbao, Bilboko Udaleko zinegotzi ordezkari Ibone Bengoetxea, Bilboko Merkataritza Ganberako presidentea eta erakunde zein enpresetako hainbat ordezkari, bai eta ekitaldiko anfitrioia izan zen Matilde Elexpuru AEDko presidentea ere.

Partekatu

Beste berri batzuk