Parkea Musik Fest: Parkeen arteko musika-jaialdia lankidetzan. Parte hartzera animatuko?

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Baserri Antzokia -Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea ekainak 7, ordubietatik aurrera

Musika-tresnarik jotzen baduzu, kantatzen baduzu edo talde bat baduzu, eta gainera Euskadiko Parke Teknologikoren batean lan egiten baduzu, jadanik izena eman dezakezu Parkea Musik Fest 2019ko kartelean egoteko.

Aurtengo musikaldia ekainaren 7an egitekoa, Baserri Antzokiko Bizkaiko Zientza eta Teknologiaren Parkean izango da. Ez utzi azken ordurako!

Bidali zure proposamena helbide honetara: mailto:parkeamusikfest@parke.eusmaiatzaren

15a (ostirala) baino lehen.

Esaguzu zein musika mota egiten duzun eta nolakoa den aurkeztu nahi duzun emanaldia.

Parkea Musik Fest 2016an jaiotako musikaldia da, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak urtero antolatzen duen “Erronka bat Parkearentzat” lehiaketaren ekimen irabazletik abiatuta. Ez dira faltako jatekoa, edaria eta opari zozketak arratsalde bikaina osatzeko: networking eta dibertimendua Parkearen muin-muinean.

PMFren lehenengo edizioaren laburpena ikus dezakezu hemen

BIDEOA IKUSI

Hirugarren edizio honetan ere zu gurekin izatea gustatuko litzaiguke. Parte hartu dezakezula uste baduzu, baina zalantzarik baduzu, deitu edota idatzi iezaguzu.

Ez utzi geroko!

Izena emateko edo argibide gehiago eskatzeko:

944 039 500 // parkeamusikfest@parke.eus

Partekatu

Beste berri batzuk