%54 igo da bisita kopurua Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean

Bizkaia

  • Amerika, Asia eta Europako 37 ordezkaritza izan ziran iaz Bizkaiko Parkea bertatik bertara ezagutu nahi izan zutenak, besteak beste Kanada, Korea, Eslovenia eta Panamako enbaxadoreak eta Kaliforniako Senatuko ordezkaritza.

Bisitak 20142014.urtean mundo osotik etorritako 37 ordezkaritzen bisita jaso zuen Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeak, Euskadin eta hemengo mugetatik kanpo duen ospearen adierazgarri.

Aurreko urtean baino %54 bisita gehiago jaso ziren iaz, ordezkari politiko, ekonomiko, enpresa eta unibertsitateetakoak gehienak. Jatorriari dagokionez, Amerika, Asia eta Europako herrialde desberdinetakoak izan ziren, hala nola Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Venezuela, Kolonbia, Peru, Txile, Erresuma Batua, Finlandia, Austria eta Txina.

Aipatzekoa da iaz lau enbaxadarik bisitatu zutela Bizkaiko Parkea: otsailean Panamakoa, uztailean Esloveniakoa eta azaroan Korea eta Kanadakoak. Azpimarratzekoa da baita, irailean Kaliforniako Senatuko ordezkaritzaren bisita ere.

Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkearen eredua bertatik bertara ezagutzea da bisitarien helburua, duela 30 urte sortu zenetik hona Parkeak izan duen bilakaera, garapena eta etorkizunerako dituen erronkak hain zuzen ere.

Partekatu

Beste berri batzuk