2012ko Zientziaren Asteak 100dik gora jarduera eskainiko ditu gizarteari berrikuntza hurbiltzeko

Gipuzkoa

  • Azaroaren 5etik 18ra izango da eta jardueretan parte hartzeko informazio guztia www.euskadinnova.net web-ean dago, hots, Jaurlaritzak kudeatutako Euskadiko berrikuntzaren atarian.
  • Antolatu diren ekitaldien artean azpimarratzekoak dira Business Global Conference, ate irekien jardunaldia Teknologi Parkeetan edo UPV/EHUren zientzia karpak.
  • Jaurlaritzak SPRI Taldearen bidez koordinatzen dituen jarduera horiek publiko guztiei zuzendurik daude, hala haurrentzako tailerrak nahiz I+G-ko mintegi espezializatuak eskainiko dira.

Azaroaren 5etik 18ra egingo den 2012ko Zientzia eta Teknologia Asteak zientziarekin eta berrikuntzarekin erlazionatutako ehundik gora jarduera eskainiko dizkie Euskadiko hiritar eta profesionalei eta bertatik bertara ezagutuko dute zein onura dakartzaten zientziak eta berrikuntzak gure bizi-kalitatea hobetzeko. “Crece con la ciencia – Hazi Zientziarekin” lelopean antolatutako Astearen barruko ekintzek helburutzat dute kalera ateratzea eta hiritar guztiei erakustea zeintzuk diren unibertsitate, ikastetxe, enpresa, elkarte, udaletxe, museo eta teknologi zentroetan garatzen diren ikerketa eta zientzia arloko produktuak eta zeintzuk diren berrikuntzan lan egiten duten eragile ugariak.

Egun horietan zehar gauzatuko diren ekintzei buruzko informazioa SPRI Taldearen (euskal enpresa sareari laguntzeko Eusko Jaurlaritzaren menpeko sozietate publiko multzoaren) Euskadiko berrikuntza atarian dago (www.euskadinnova.net), SPRI Taldeak koordinatzen baititu ekintzak.  Berrogeita hamar bat berrikuntzako eragilek prestatu dituzte ekintza horiek Zientziaren Astea 2012 epigrafe pean, hiritarrek hurbiletik ezagutu dezaten zientzia eta berrikuntza. SPRI Taldean integratutako erakundeek ez eze (hala nola Teknologi Parkeak eta Enpresa eta Berrikuntza Zentroak), baita ere parte hartuko dute UPV/EHU-k, Tecnaliak, Innobasquek,  Basquetour-ek, Merkataritza Ganbarek, IK4k, Osakidetzak, Bioef-ek,  Eureka Zientzia Museoak, Ihobek, EEEk eta Cristina Eneak

Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak SPRIren bitartez koordinatu eta hedatzen du 2012ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea. Eta Astearen barruan publiko guztiei zuzendutako ekintzak antolatu dira, hala nola: haur eta familientzako tailerrak, ate irekien jardunaldiak, kongresuak, kalejira zientifikoak, zientzia karpak, eraikuntza iraunkorreko mintegi espezializatuak eta berrikuntzari buruzko kongresuak.

Publiko guztientzako jarduerak

Egun batzuez Euskadi mapa zientifiko eta berritzaile bihurtuko da, ekintzak euskal geografia guztian barrena gauzatuko direlako eta publiko guztiei zuzendurik daudelako.

Eskaintza erakargarrienetako bat Business global Conference kongresuaren edizio berria da, datorren azaroaren 12an izango dena. Jada erroturik dagoen kongresu bat da, pertsona eta erakunde berritzaileen topaketa bihurtu dena, elkarrekin hausnartu eta eztabaidatzeko ideia eta esperientzia berriei buruz, denek baitakite gaur egun gauzak ezin direla atzo bezala egin. Aurten, Business Global Conference-k inor epel utziko ez duen proposamen bat aurkeztuko du, eta helburutzat hartu du pentsatzeko, lehiatzeko eta aritzeko modu desberdin bat sustatzea: “Egizu desberdin, arinago, urrunago, berritzaileago”.

Aipatzekoa da, urtero bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Teknologi Parkeetako ate irekien jardunaldiak jai bihurtuko direla familia osoarentzat. Azaroaren 18an (igandea) izango dira. Puzgarriak, tailerrak, jarduerak parkeko enpresetan eta beste milaka modu teknologia eta bere aplikazioak ulertzeko.

EHUk hiru euskal hiriburuetan aurkeztuko ditu bere zientzia karpak, azaroaren 7tik (asteazkena) 11ra (igandean) bitartean. Karpa horietan ikastetxeetako ikasle taldeek matematiken mundua ezagutuko dute, ingeniaritza eskolako behatokia bisitatuko dute, txango arkeologikoak egingo dituzte edo tailer batean parte hartuko dute UPV/EHU-n zer ikertzen ari diren jakiteko. Nobedade bezala, unibertsitateak “Ikusmen ezgaitasuna dutenentzako zientzia” izeneko tailerra eskainiko du bere karpetan.

Berrikuntza Soziosanitarioko Etorbizi Euskal Fundazioak arlo soziosanitarioko liderrak elkartuko ditu azaroaren 8an, jendea Kolaborazio eta Lankidetza Sare bat indartu beharraren premiaz kontzientziatzeko: Berrikuntza Soziosanitarioko Etorbizi Sarea.

Woslab-ek, laborategietan egiten den ikerketa zientifiko-teknologikoko jarduerak hedatzeko nazioarteko erreferentziazko plataformak, azaroaren 5etik 8ra  egingo du bere kongresua.

Aipatzekoak dira baita ere Cristina Enean eta Eureka museoan ikasleentzat antolatzen diren haur-tailer eta hitzaldiak. Txikitxoek (3-7 urte) gurasoen laguntzaz deskubrituko dute nola erabiltzen den ura laborategietan. Laborategiko material batzuk ezagutuko dituzte eta uraren egoera desberdinekin esperimentatuko dute. Gainera, “Izotza eta sua” izeneko antzerki ikuskizunarekin disfrutatzeko aukera izango dute. Animatzaileek zientziaz hitz egingo dute eta ikaragarrizko esperimentu eta erakustaldi zientifikoak egingo dituzte. Jai ludiko eta interaktibo bat izango da, non haurrak izango baitira protagonistak.

 

 

 

 

Partekatu

Beste berri batzuk