“2020tik harago: Teknologia disruptiboak” izango dira protagonista, Euskadiko Parke Teknologikoen Sareak antolatutako APTE elkartearen Nazioarteko Biltzarrean

Gipuzkoa

APTE Espainiako Parke Teknologikoen Elkarteak urtero egiten duen Nazioarteko Biltzarra datorren azaroaren 23an izango da, Donostian, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen instalazioetan

2017-05_ConferenciaAPTElogodefinitivo-03Euskadiko Parke Teknologikoen Sarea izango da aurten gonbidatzailea, Espainiako Parke Teknologikoen Elkarteak (APTE) urtero antolatzen duen Nazioarteko Biltzarrean. Datorren azaroaren 23an izango da biltzar hori Miramonen, Gipuzkoako Parkearen eraikin nagusian, eta han elkartuko dira APTE elkarteko Parkeetako kideak eta enpresa munduko eta erakundeetako ordezkariak.

Donostia hiriak eskaintzen duen inguru paregabean, “2020tik harago: Teknologia disruptiboak” izenburua izango du XV. Nazioarteko Biltzar honek. Horretarako, nazioarteko maila goreneko aditu garrantzitsuak ekarriko dituzte antolatzaileek, eta hobeto ezagutu ahal izango dira dagoeneko teknologia horiek garatzen ari diren Euskadiko Parke Teknologikoetako enpresen adibide errealak.

Biltzarrean, teknologia disruptiboek enpresetan zein pertsonengan duten inpaktua aztertuko dute, era horretan, teknologia horiek bizitzeko eta lan egiteko gure moduan eragingo duten aldaketa ulertu eta aztertu ahal izateko.

Partekatu

Beste berri batzuk