260 erakundek Innobideak-Kudeabide Programan parte hartzen dute

Gipuzkoa

euskalit260 euskal industria erakundeak, lehiakortasuna hobetzeko helburua duen, Innobideak-Kudeabide programan ari dira parte hartzen, Kudeaketa Aurreratuaren metodologia eta erremintak ezarriz.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, hiru Foru Aldundiak, SPRI eta EUSKALITek berak bultzatutako programa hau, erakundearen kudeaketari buruzko kontraste batekin hasten da, lehia-hobekuntzarako erabakiak hartzea ahalbidetu behar duena, Kudeaketa Aurreratuaren Ereduaren erreferentea erabilita. Zerbitzu hau EUSKALITen Ebaluazio Klubari esker eskaintzen da, erakunde eta sektore ezberdinetako 2.000 pertsonez osatuta dago, EUSKALITeri modu altruistan laguntzen dutenak.

260 erakunde hauetatik, %58 gipuzkoarrak dira, %35 bizkaitarrak, eta %7 arabarrak. Erakundeen asebetetzea programaren lehenengo faseekiko zein kontrastearekiko  8,5ekoa da 10etik, beraiek erantzundako inkesten arabera.

Urte honetan eta hurrengo urtean zehar, enpresek proiektu ezberdinei ekingo diete, euren lehiakortasuna hobetzeko. Horretarako, dirulaguntzak jasoko dituzte, bai SPRI (50 pertsona baino gehiagoko enpresentzat) bai hiru Foru Aldundien bitartez (5-49 pertsonen arteko enpresentzat):

  • Proiektu pilotua: Kudeaketa Aurreratuko metodologien aplikazio praktikorako proiektu pilotuak gauzatzea.

EUSKALITek kudeaketa gaietako hogeita hamar bat modulu eskainiko ditu. Horietan guztietan EUSKALITen KnowInn metodologia aplikatuko da, autoprestakuntza, saio presentzialak eta aplikazio praktikoko proiektua osatzea barne hartzen dituena.

  • Kontsolidazio-proiektuak: Lehia-hobekuntzako proiektu bat gauzatzea, kontrastean hautemandako kudeaketa aurreratuko praktika finkatzearen bidez. Proiektua garatzeko, honetarako kanpo-kontsultarien laguntza izango dute.

Partekatu

Beste berri batzuk