3.400 profesionales parte hartu dute kudeaketa aurreratuaren XIX. Aste Europarrean

Bizkaia

EUSKALITek koordinatu du Euskadin Kudeaketa Aurreratuaren XIX. Aste Europarra. Aurten 58 organizaziok (jarduera-sektore anitzetako irabazi asmorik gabeko erakundeak: ikastetxeak, elkargo profesionalak, enpresa- zein zerbitzu-elkarteak, unibertsitatea, merkataritza-ganberak, gizarte zerbitzuetako erakundeak, etab.) 49 ekitaldi egin dituzte, zeinetara 3.400 profesional bertaratu diren. Halaber, batez besteko gogobetetze maila 10etik 8koa izan da.

Astean zehar askotariko ekitaldiak gauzatu dira, hala nola, hitzaldiak, mahai-inguruak eta baita World Kafea ere. Hala, izaera praktikoa du asteak, ikus-entzuleek aktiboki parte har dezakete eta, bien bitartean, erakunde anizkunen kudeaketarako jardunbide egokiak hedatzen dira.

Modu horretan beste urte batez gure helburua betetzea lortu dugu, hau da, aurkezten diren eduki eta hitzaldiek biziki deigarriak izatea talde profesionalentzat eta sentikortasuna eragitea kudeaketa aurreratuan, berrikuntzan, konpromiso sozialean, iraunkortasunean eta lehiakortasunean aurrera egiteko.

Partekatu

Beste berri batzuk