30 milioi gehiago Zamudioko Parkerako

Bizkaia

Bizkaiko Teknologia Parkea hazten ari da. Izan ere, Zamudioko guneak guztira 30 milioi inbertituko ditu eraikin berri baten eraikuntzan eta bere hedapenaren hirugarren fasean. Atzo (irailak 10) enpresa sortu berriak hartuko dituzten bulegoak eraikitzen hasi ziren. ‘407’ eraikinak ─izen hori hartuko baitu─ guztira 11 milioi euroko inbertsioa beharko du. Bestalde, parkeak beste 19 milioi euro zuzenduko dizkio bere hedapenaren hirugarren faseari, hortaz, bere guztizko azalerak 425.000 metro koadro irabaziko ditu.

Partekatu

Beste berri batzuk