30BIEMH ferian egongo da Geminys
Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean egoitza nagusia duen enpresa gipuzkoarrak stand bat jarriko du berriz ere Makina Erremintaren Biurtekoan, maiatzaren 28tik ekainaren 1era BECen (Barakaldo)
Geminys berriro egongo da Makina Erremintaren Biurtekoan (BIEMH), sektoreko hitzordurik garrantzitsuenean. Ezagutzaren kudeaketako berrikuntzarik punta-puntakoenak aurkeztuko ditu bertan, dokumentazio teknikoaren eta e-learning prozesuaren bidez.
18 urteko eskarmentuaren ondoren, enpresen ezagutzaren kudeaketako eta aholkularitzako aitzindari bihurtu da Geminys. Aurten ere 30. BIEMHn egongo da, F01 standean (01 pabiloia), azken bienaletik hona dokumentuen kudeaketa adimendunean egon diren berritasunak erakusteko. Informazio kopuru handia maneiatzeko kudeatzaile dokumentalak eta Internet bidezko prestakuntza pertsonalizatua ezagutaraziko ditu, besteak beste. Hori guztia langileek ahalik eta etekinik handiena atera diezaioten ikaskuntza prozesuari, ikasitakoaz gozatzeko aukera galdu gabe.
Makinaren engranajeetako bat ere bada dokumentazio teknikoa. Dokumentazioa ona baldin bada, makina osatzeko balio du, eta, gastua baino, inbertsioa dakar fabrikatzailearentzat. Enpresei programa erraz bat eskaintzen zaie makinak erabiltzeko eta mantentzeko. Ondorioz, makinen bizitza baliagarria areagotzen da, benetan gomendagarriak diren ordezko piezak erabiltzea lortzen da eta mantentze-kostuak murrizten dira.
30. BIEMH
Guztira, 21 herrialdetako 1.510 erakusketarik baiezkoa eman diote gonbidapenari. Hala, “Be IN, BIEMH” lemapean, haien berrikuntza, inteligentzia produktiboa, sistema-integrazioa eta internazionalizazioa hedatuko dituzte BECeko sei pabiloietan barrena. Feriarako hiru hilabete falta direnean, aurrekoan baino %15 enpresa gehiago aurreikusten dira. Produktu eta makineria gehiago egongo dira ikusgai, eta zuzenean erakutsiko dira fabrikazio aurreratuko soluzioak.