350 eskolarik beren berrikuntza gaitasuna erakutsi dute FLL Euskadi 2011aren finalean

Bizkaia

José María Villate, Innobasqueko zuzendariak, uste du “FLL proiektu berritzaile bat dela eta bertan ikerketa eta berrikuntza konektatzen direla, enpresa hezkuntzarekin eta horrek modu erabakigarrian laguntzen duela ezagutza transferitzen teknologia-zentroetatik eta unibertsitatetik enpresara. Benetako berrikuntza-eskola bat da”.

FIRST LEGO LEAGUE (FLL), Innobasquek sustatua, nazioarteko torneo bat da bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzen dituena, bai eta berrikuntza, sormena eta ekipo-lanaren balioak ere. Aurten erronka elikadura-segurtasunaren ingurukoa da.

9 eta 16 urte bitarteko 350 gaztek, gaur FIRST LEGO LEAGUEren (FLL) finalaren 3. edizioan parte hartu dutenek harritu egin dute soluzio berritzaileak ematen erakutsi duten gaitasunarengatik denok erasaten gaituzten arazo errealei. Argi eta garbi geratu da Euskadik geroko zientzialari, teknologo, ikertzaile eta profesionalen harrobi bikaina duela eta horrek eragingo duela Euskadik bermearekin hurbiltzen ari zaigun lehiatzea ingurune globalizatu eta guztiz lehiakorrean.

Erakundeak mundu guztian aurten zabaldu duen erronka elikadura-segurtasunaren ingurukoa zen (“food factor”). José María Villate, Innobasqueko Berrikuntzako euskal Agentziako zuzendari nagusiak, lehiaketa hau Euskadin antolatu duenak GMVren babesletza Espainian duenak azpimarratu du. “FLL proiektu berritzaile bat non
konektatzen baita ikerketa berrikuntzarekin, enpresa hezkuntzarekin eta era erabakigarrian laguntzen duena ezagutza transferitzen teknologia-zentroetatik eta unibertsitatetik enpresetara.”

Halaber, atentzioa deitu “FLL heziketa berritzaileko tresna bezala agertu delako FLL pentsamendu sortzailea sustatuz, eta horregatik egiazko berrikuntza-eskola delarik”. Hala frogatzen du Innobasquek egindako inkesta batek, non gazteek nabarmentzen baitute FLLetik pasatu izanak zientzia eta teknologiaz duten pertzepzioa aldatu egin zaiela, izan ere orain arazo errealei irtenbideak emate bezala ikusten baitituzte. Familiek, bestalde, seme-alabengandik ikasi dutela diote eta beren prestakuntza hobetu ere egin dutela.

Zer da FLL

FLL nazioarteko torneo bat da kirol-gertaldi baten formatea duena, bokazio zientifikoak eta teknologikoak sustatzen dituena, bai eta berrikuntza, sormena eta ekipo-lanaren balioak ere. Lehiaketa honek 18 torneo ditu Espainian zabalduak, Euskadikoa delarik ekipo eta gazte gehien koordinatzen dituena. 18 ekipotatik 170 neska-mutikorekin 2009an, 34 ekipo 350 partaiderekin izatera pasatu da edizio honetan, aurreikuspen guztiak gaindituz. FLL 57 herrialdetan egiten da munda guztian, eta 200.000 eskolarik parte hartzen dute 12.000 ekipo baino gehiagotan.. Erakundeak nazioartean 30.000 boluntarioko sare bat mobilizatzen du dauden 400 torneoen inguruan.

Gaur FLL Euskadin hiru ekipo sailkatu dira martxoan Espainiako finalean parte hartuko dutenak Iruñean. Bertan ezagutuko dira apirilean Estatu Batuetara bidaiatuko duten ekipoen izenak World Festivalean lehiatzeko, eta ekainean Alemaniara European Open Championship-en parte eratzeko. Euskadik dagoeneko badu esperientzia barruti horretan, izan ere urtero izan da euskal partaidetza nazioarteko torneoetan.

Torneo honen helburua heztea, dibertitzea eta, batez ere, neska-mutikoak motibatzea da. Hori argi eta garbi geratu da jardunaldian zehar, izan ere ekipoak beren indarrak neurtzen aritu dira mahaietan, zeinetan berek diseinatu eta programatutako robotek agindutako misioa burutzen baitzituzten. Gainera, jarraibidea eman dute ekipoan nola lan egin behar den beren proiektu zientifikoak aurkeztean eta proiektu teknikoen defentsa egiterakoan. Hori guztia epai-mahai kualifikatu baten aurrean, eskura zituzten tresna guztiez baliatuz: power point aurkezpenak, prototipoak, multimedia teknikak, ikus-entzunezkoak, antzerki-antzezpenak, disfrazak…

Torneoaren dinamika

Lehiaketak honako lau ikaskuntza-barrutiok planteatzen ditu, ekipoek garatu behar dituztenak. Lehena, proiektu zientifikoa da,eta bertan partaideek erronkaren gaiarekin zerikusia duen arazo erreala identifikatu eta irtenbide berritzaile bat eskaintzen dute, gainera, beren erkidegoarekin partekatu behar dutena.

Bigarren, ekipo bakoitzak epai-mahaiaren aurrean bere proiektu teknikoa defendatu beharko du, eta bertan robota diseinatu eta programatzean aurkitutako zailtasunak jaso eta dokumentatzen dira.
Robot-lehiaketan robot bat eraiki behar dute “Lego Mindstorm” kitetik abiatuta, eta erronkarekin zerikusia duten misio batzuk osatzeko programatu behar dute. Azkenik, ekipo-lanaren barrutian, nola antolatu diren azaltzen dute gazteek, rol desberdinak nola bereganatu dituzten, entrenatzaileekiko harremana eta aurkitu dituzten zailtasunei irtenbideak nola bilatu dizkieten.

Ekipoek robotaren misioen artean konexioak ezartzea da kontua eta erronkaren jite zientifikoa garatzea, bai eta irtenbide berritzaileak haiek planteaturiko arazoei eskaintzea ere.

Lankideak

Innobasquek GMVren babesletza izan du bai eta eragile estrategiko askorena ere hala nola, Zientzia eta Berrikuntzako Ministerioarena FECYTen bidez (Zientzia eta Teknologiako Espainiar Fundazioa); Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Ikerketa eta Unibertsitateen Saila; Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailarena; UPV/EHUko Farmaziako Fakultatearena; UPV/EHUko Zientzia Kulturako Katedrarena; Euskaltel; Iñaki Goenaga Fundazioa; Ulma Global Packaging, Ausolan eta Tecnalia e IK 4 teknologia-korporazioenak.

Ekitaldi hau, beste 329rekin batera, Robotikako Europa Astearen parte da, eta azaroaren 28tik abenduaren 4ra egiten da Europan.

Partekatu

Beste berri batzuk