3ren Arteko Elkarrizketak. Arabar enpresaburu aintzindariek erantzuten dute. Hurrengo topaketa otsailaren 2a
Hurrengo topaketa Otsailaren 2a, asteartea
9:00 – 10:30. Erakusketa-gela
Arabako Teknologi Parkea
Lumière Anai-Arrebak, 11 – 01510 Vitoria-Gasteiz
Alberto García Erauzkin (Euskatel), Eduardo Anitua (BTI Biotechnology Institute), eta Roberto Larrañaga (Confebask)
Diskurtso formalik gabe, elkarrizketak, lan-gosariak izango dira
Giro atseginean, enpresa batzuetako hiru nagusik elkarrizketa ireki bat hasiko dute, eta enpresaren arlo estrategikoei buruzko alderdirik berritsuenen, enpresako talentuak duen boterearen, merkatu berrietara irteteko abenturaren, berrikuntzaren edo kanal berrien ezagutzaren inguruan arituko dira.
Halaber, zenbait gai giltzarriri erantzungo diete, ondokoei, besteak beste:
- Araba inbertitzeko probintzia erakargarria da?
- Gizarteak badaki zein diren gure enpresen arazoak?
- Nola gustatuko litzaiguke enpresako lan-harremanak izatea?
- Enplegua mantendu eta sortzeko gai izango gara?
- Ulertzeko negoziatu, edo negoziatzeko elkarri ulertu.
- Badago arrakasta-eredurik?
Elkarrizketa amaituta, bertaratuek eztabaida irekian parte hartu ahal izango dute.