5 eta 10 urte bitarteko 14 haurrek hartu dute parte gabonetako postalen lehiaketan

Araba

Gabon postalen lehiaketa_webArabako Teknologia Parkeak antolatutako Gabonetako Postalen II.Lehiaketan 5 eta 10 urte bitarteko 14 haur izan dira partehartzaile, guztiak ere Parkean kokatutako enpresetan lan egiten duten pertsonen seme-alabak, hori baitzen baldintzetako bat.

Nora Agirre Goikoetxeak irabazi du lehen saria, Irati Saez de Vicuñak bigarrena eta Helene Urigoitiak hirugarrena. Atzo goizean egin zen sari banaketa ekitaldia Arabako Parkeko auditorioan. Francisco Marquez, zuzendariordeak eman zien irabazleek 175, 125 eta 100 euroko balioa duten saskiak, Caype papertegikoak.

Sari banaketa ekitaldia baino lehen, bertaratutako haurrek margo-tailer bat egiteko aukera izan zuten.

Bigarren urtea da Arabako Teknologi Parkeak “Ospatu gabonak zorion-postal batekin” lehiaketa antolatu duena, haurrek euren gaitasun artistikoa garatzeko Gabonetan girotutako zorion-postala marraztuz.

Partekatu

Beste berri batzuk