500dik gora enpresari izango dira aste honetan SPRIk euskal enpresei eskaintzen dizkien laguntzen aurkezpen jardunaldietan

Araba

100 baino gehiago enpresari bildu dira gaur goizean Arabako Teknologia Parkean egin den bigarren saioan. Bihar azken saioa egingo da Bizkaiko parkean. Aurkeztutako laguntzen helburua da laguntza ematea euskal enpresei lehiakorragoak izateko, nazioartekotzeko eta Europako abangoardian kokatzeko 4.0 Industriaren aplikazioan. Teknologia eta berrikuntza arloetako Hazitek, Emaitek eta Elkartek programek 144 milioi eurotik gorako aurrekontua dute eurek bakarrik

_DSC0079 - copiaGaur, Araban SPRI Taldeak -Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Sailaren menpeko enpresen garapenerako euskal agentziak- 100 bat enpresariren aurrean aurkeztu ditu aurten emango dituen laguntzak teknologia, 4.0 industria, ekintzailetza eta nazioartekotze sektoreetarako. Arabako Teknologia Parkean egin den jardunaldi hori euskal enpresei bertatik bertara informazioa emateko egingo diren hiru jardunaldietatik bigarrena izan da. Bihar azken ekitaldia egingo da Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean. Iaz 500dik gora enpresarik parte hartu zuten jardunaldi horietan laguntza publikoei buruzko informazioa jasotzeko, eta aurten jadanik gaindituta dago zifra hori.

Aurkeztutako laguntzen helburua da laguntza ematea euskal enpresei lehiakorragoak izateko, nazioartekotzeko, eta, batez ere, Europako abangoardian koka daitezen 4.0 Industriaren aplikazioan. Laguntza horietan RIS3 espezializazio adimenduneko estrategiaren zuzentarauak jarraituko dira, zeintzuek Euskadin lehentasunezko sektore izendatu dituzten fabrikazio aurreratua, energia eta bio-osasungintza industria.

Irakurten jarraitzeko

Partekatu

Beste berri batzuk