50etik gora konpainiak hartu dute parte SPYRO Taldearen Bezeroen Batzordean, martxan jarri zenetik

• Konpainiak 2003an abiarazi zuen ekimen honen helburu nagusia da SPYROren garapen berriei buruz bezeroek igorritako hobekuntza eta iradokizunak ezartzea eta aplikatiboa ebaluatzea.

• 2009.urtean zehar, SPYRO taldeak 250etik gora funtzionalitate berri erantsi dizkio bere kudeaketa softwareari.

• Oraingo edizio honetan, 14 enpresak hartu dute parte: Consulnor, Vigoko Portu Agintaritza, Evia, Logos, Belca, Rozenbal, Rodacid, Melton, Centork, Gipuzkoako Urak, Electra Vitoria, Kordobako Unibertsitatea, Oiarso eta Duero.

 

Donostiako Teknologi Parkean kokatutako SPYRO Taldearen egoitza nagusiak bere Bezeroen Batzordearen bilera berri bat hartu du. Ekimen hau 2003. urtean abiarazi zuen konpainiak eta ordutik hona, Estatuan SYRO ERParen erabiltzaile diren 50etik gora konpainietako gerente, finantza arduradun eta zuzendari informatikoek hartu dute parte.

SPYROren garapen berriei buruz bezeroek igorritako hobekuntza eta iradokizunak ezartzea eta aplikatiboa ebaluatzea da ekimen honen helburu nagusia.

Oraingo edizio honetan 14 konpainia ari dira parte hartzen; Bezeroen Batzordearen azken bileran, urteko lehen seihilabetekoan aplikatiboa hobetzeko aurkeztutako proposamenen jarraipena egin da. 2009.urtean, SPYRO Taldeak 250etik gora funtzionalidade berri erantsi zizkion bere kudeaketa softwareari (ERP-CRM) , hoietako asmo Bezeroen Batzordean aurkeztutakoak.

Edizio honetan Bezeroen Batzordea osatu duten enpresak honako hauek dira: Consulnor, Vigoko Portu Agintaritza, Evia, Logos, Belca, Rozenbal, Rodacid, Melton, Centork, Gipuzkoako Urak, Electra Vitoria, Kordobako Unibertsitatea, Oiarso eta Duero.