90kw-Ko Aerosorgailu Prototipoa Jarri du Arabako Teknologia Parkean (Turbec 100 Proiektua)

Araba

Instalaciones y Montajes Eléctricos Del Valle Aguayo enpresak 90 kW-ko potentzia duen hiru palako aerosorgailua jarri du Arabako Teknologia Parkeko eraikin nagusian; gailu horrek kontrolatzeko automata du eta sortzen duen energia, argindar sare nagusira bideratzen du.


Aerosorgailua instalatzea TURBEC proiektuaren baitakoa da, zeina Zientzia eta Berrikuntza Ministerioaren Arloko Plan Estrategikoak laguntzen duen, eta xedetzat du prestazio handiko aerosorgailu prototipoa garatzea, autokontsumoak konektatzeko.

Ekipamenduak, 37 m-ko altuera du, eta haizeak 5m/s-ko abiadura duenean abiatzen da eta parkean daukan I+G Zentrotik kontrolatzen da, aerosorgailuaren sistemetan eragiten duen automata baten bidez.

Enpresak etorkizunerako dauzkan proiektuen artean aerosorgailu mota horrekin dabiltzan parketxo eolikoak sustatzea dago.

Partekatu

Beste berri batzuk