Abanto Campusa, Euskadiko Parke Teknologikoa zeharkatuko duen “Euskal Emakumeak Teknologian” erakusketaren lehen geltokia

Albisteak, Bizkaia, Konpromisoa

Ekimena aurkezpen-ekitaldi labur batekin hasi da, eta bertan parte hartu dute erakunde antolatzaileen, Euskadiko Parke Teknologikoaren eta Itelazpiren ordezkariek, bai eta Telekomunikazio Ingeniaritzaren Elkargo Ofizialaren ordezkariek ere

Erakusketak agerian uzten du hiru erakundeek STEM bokazioen garapenarekin duten konpromisoa, eta Euskadiko teknologiaren eta irakaskuntzaren esparruan erreferente izan diren, diren eta izango diren euskal emakumeen hiru belaunaldi ezagutzeko aukera ematen du

Euskadiko Parke Teknologikoko Abanto Campusak “Euskal Emakumeak Teknologian” emakume erreferenteen erakusketa hartuko du datozen asteetan. Erakusketa honek Parke Teknologikoko Campus aktibo guztietan zehar egingo duen ibilbidearen lehen geltokia izango da. Aurkezpen ekitaldia apirilaren 29an izan zen, astelehenean, eta ekimena ahalbidetu duten bi entitateek parte hartu zuten: Euskadiko Parke Teknologikoak eta Itelazpi Eusko Jaurlaritzaren Telekomunikazio Sozietateak.

Teknologiaren arloan erreferente diren hiru belaunalditako emakume euskaldunak ezagutzera ematea da erakusketa honen helburua. Euskadiko Parke Teknologikoko zuzendari nagusi Itziar Epalzak eta Itelazpiko zuzendari Xabier Zubiaurrek aurkezpenean nabarmendu dutenez, bi sozietateek konpromisoa hartu dute emakumea zientzian eta teknologian sustatzeko, eta beren lana gizarte osoari hurbiltzeko. Ildo horretan, ekitaldian izan da Oiane Niebla ere, Euskadiko Telekomunikazio Ingeniaritzaren Elkargo Ofizialeko dekanoa, eta erakusketan presentzia handia duen kolektibo bat ordezkatu du: telekomunikazioetako emakume ingeniariak.

“Euskal Emakumeak Teknologian” erakusketaren jatorria Itelazpik urtero argitaratzen duen Berdintasun Egutegian dago, genero indarkeriaren, hizkuntza ez-sexistaren erabileraren eta emakumea teknologian ikusaraztearen eta sustatzearen aurka duen konpromiso irmoaren erakusgarri. Konpromiso hori guztiz partekatzen du Euskadiko Parke Teknologikoak, eta lagina ahalik eta gehien zabaltzen lagundu nahi izan du, bere instalazioetan lehentasunezko erakusketa-espazio bat emanez.

Euskal emakume erreferenteen hiru belaunaldiak hiru taldetan sailkatu dira: aitzindariak, egungo irakasleak eta ikertzaileak. Orain Abanto Canpusa Parke Teknologikoaren Egoitza eraikinean dauden panelek — eta, ondoren, gainerako Campusetan izango direnak —, David Fernandez Rementeriaren ilustrazioen bidez, emakume horiek esparru zientifiko-teknologikoan duten lana eta garrantzia erakusten dute.

Partekatu

Beste berri batzuk