BIOLANek BIO 5000 aurkeztu du, elikagaiak kontrolatzeko biosentsore automatizatuen belaunaldi berria
BIO 5000 gailu analitiko guztiz automatizatua, konektatua eta doitasun handikoa da, elikagaien parametro nagusiak modu autonomoan zehazteko aukera ematen duena
BIOLAN euskal enpresak, elikagaien kalitatea eta segurtasuna kontrolatzeko biosentsoreen garapenean liderrak, BIO 5000 merkaturatu berri du, elikagaien industriaren efizientzia-, digitalizazio- eta trazabilitate-behar gero eta handiagoei erantzuteko diseinatutako biosentsoreen belaunaldi berri bat.
BIO 5000 elikagaien parametro gakoen kontzentrazioa modu erabat autonomoan zehazteko gai den equipo bat da, denbora aurreztuz eta produkzio-prozesuetako kontrol-eragiketak sinplifikatuz. BIO 5000 merkaturatu egin da histamina kuantifikatzeko, arrantza-produktuen kalitatearen adierazle nagusietako bat. Hala ere, gailua elikagaien segurtasunari eta kalitateari lotutako hainbat parametro neurtzeko prestatuta dago.
BIO 5000 ekipoa biosentsore entzimatikoetan oinarritutako teknologia aplikatzearen emaitza da. BIOLANek garatu du oso-osorik berrikuntza hori, eta, horri esker, nazioarteko merkatuan lider bihurtu da konpainia. Horrez gain, gailu berri honen berrikuntza nagusietako bat autonomia operatiboa da, izan ere, 19 analisi egin daitezke erabiltzaileak esku-hartzerik gabe, eta, hala, denbora aurrezten da prozesu bakoitzean, eta laborategien eta kontrol-prozesuen eraginkortasuna handitzen da. BIO 5000k diseinu sendoa du, erabilgarritasun eraginkorra eta aurreratua duena, BIOLANen plataforma digitalera konektatutako berariazko aplikazio baten bidez. Ekipo berria BIOLANen estrategiaren parte da. Estrategia horren helburua da soluzio berritzaileak eskaintzea kontrola eta erabakiak denbora errealean hartzea errazteko, balio-kate osoan trazabilitatea indartzeko eta elikagai-ekoizpen seguruagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzen laguntzeko.
Merkaturatze honekin, BIOLANek analisi-eskaintza teknologiko aurreratua eta adimenduna indartzen du, betiere elikadura-sektorearen behar errealei, operatiboei eta lehiakorrei erantzuteko helburuarekin.
BIOLAN euskal enpresa bioteknologikoa da, eta ia 20 urte daramatza merkatuan. Elikagaien eta osasunaren sektorerako soluzio analitiko eta diagnostiko propio eta berritzaileen garapenean, fabrikazioan eta merkaturatzean espezializatuta dago enpresa. Bere teknologia nazioarteko ziurtagiriek bermatzen dute, hala nola AOACek, elikagaien industriarekin lotutako parametro desberdinak neurtzeko, eta baita nazioarteko merkatuan duen lidergo-posizioak ere. Gaur egun, BIOLAN 70 herrialde baino gehiagotan dago eta 11 ordezkaritza komertzial ditu mundu osoan zehar banatuta.