BIZIENPRESA ERRONKA 2026. Kilometro bakoitzak balio du: bizikletaz ibili eta sariak irabazi!
Urriaren 1etik azaroaren 30era, parte hartu Vitoria-Gasteiz Udalak sustatutako erronkan, industrialdeetarako eguneroko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzeko. Horien artean dago Euskadiko Parke Teknologikoa ere (Vitoria-Gasteiz Campusa).
Ekimen honetan bi modutan har daiteke parte:
✅ ENPRESA GISA: eman alta plataforman, zure erakundearen langileak harekin lotu ahal izan daitezen. Erronka honetan parte hartzeak jasangarritasunarekiko zure konpromisoa indartzen du. Parte-hartzearen datuak, CO2 aurrezpena eta sortutako eragina kontsultatu ahal izango dituzu.
✅ PERTSONA GISA: egin ezazu gutxienez 80km bizikletan erronkak irauten duen bi hilabeteko epean, eta parte hartu 2.400€-ko bailoa duen bizikleta elektriko baten eta 50€ eta 100€-ko opari-txartelen zozketan. Ez da beharrezkoa egunero bizikleta erabiltzea; bizikletazko joan-etorriak beste garraiobide batzuekin konbina daitezke.
Kontsultatu informazio guztia eta eman izena hemen 2026-bizienpresa-erronka.Bat egin mugikortasun osasungarriago eta jasangarriago batekin.Eman izena irailaren 30a baino lehen!