Adimen artifiziala, automatizazioa eta digitalizazioa, logistika eraginkorragoa lortzeko

Albisteak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa

Adimen artifiziala, automatizazioa, monitorizazioa, ahots-teknologiak edo sinkromodalitatea izango dira hizlarien esku-hartzeen ardatz

Jardunaldian, Mugikortasun Iraunkorraren Legearen eta Truck Friendly mugimenduaren onurak ere aurkeztuko dira

Klusterra lankidetzan arituko da Logistics & Automation Bilbao azokarekin. Azoka horren esparruan egingo da jardunaldia, eta sektorearen gaitasun berritzailea irudikatuko duen erakusketa-gunea izango du

Sektore logistikoko teknologia disruptiboen helburua da sektorearen eraldaketa digitala eta iraunkorra bultzatzea, eraginkortasuna hobetuz eta hornidura-katearen lehiakortasunari lagunduz. Logistikari aplikatutako azken berrikuntzak zabaltzeko asmoz, Mugikortasun eta Logistika Klusterrak Euskadiko Jardunaldi Logistikoaren bederatzigarren edizioa antolatuko du datorren otsailaren 28an. Topaketa Logistics & Automation Azokaren esparruan egingo da, eta elkarteak lankidetza-hitzarmena du horrekin. Gainera, Klusterra azokan izango da, bere bazkideak ordezkatuz eta Igarle eta BOE Logistics-ekin batera, stand propioarekin.

Logistika, ekoizpen, hornikuntza, mantenu eta biltegiratze arloetako arduradunei, zuzendariei, ingeniariei, aditu eta teknologoei eta hornikuntza-kate integralari lotutako beste profesional batzuei zuzenduta dago Euskadiko Jardunaldi Logistikoa. Saioetan zehar, ezagutza eguneratzeko, esperientziak kontrastatzeko, beste lankide batzuekin harremanak ezartzeko eta teknologia eta irtenbide berriak ezagutzeko aukera izango dute, berrikuntzaren bidez beren negozioen lehiakortasuna hobetzeko.

Jardunaldira eta azokara joateko programa osoa eta baterako akreditazioa Klusterraren webgunean eskura daitezke: https://bit.ly/3wfRbuL

Partekatu

Beste berri batzuk