Aernnova Aeroestructurasek harrera egin dio Europako THOMAS proiektuaren ordezkaritza bati
I+G arloan lan egiten duen eta Horizon 2020 planean sartuta dagoen Europako Thomas proiektuko ordezkari-talde batek bisita egin du AERNNOVAren lantegira. Horren helburua enpresak ikerketarekin eta garapenarekin lotuta egindako aurrerapenak gertu-gertutik ezagutzea izan da
Thomas programa, 2016an sortutakoa, Europako 5 herrialdetako 8 bazkidek osatzen dute eta horietako bat da AERNNOVA. Horren helburua aldi berean hainbat lan egin ditzaketen beso bikoitzeko lankidetzako roboten garapena bultzatzea da.
Lankidetzako robotak ez dira soilik lanak automatizatzera bideratzen. Hazten ari diren irtenbide robotikoak dira. Lanak langilearekin batera egiteko gaitasuna dute eta lan-inguruneetan segurtasuna hobetzeko eta produktibitatea areagotzeko erabiltzen dira. Hala, langile horientzat benetako laguntzaile bihurtzen dira.
Berantevillaraino etorri da proiektuaren aurrerapena behatzea xede duten Europako komisarioa eta enpresako arduradunekin hainbat bilera egin dute. Bestalde, arduradunek lantzen ari diren aplikazio robotikoaren berrikuntzak aurkeztu dituzte eta, era berean, benetako erremintak eta tresnak erabilita, benetako produktu baten gainean egindako zulaketaren aplikazioaren inguruko erakustaldia ikusteko aukera izan dute.
Thomas proiektuan amaierako “End User” erabiltzaile moduan hartzen du parte AERNNOVAk eta horren helburua I+Gko aplikazioak industriaren beharretatik eta errealitateetatik gertu egotea da. Hori dela eta, enpresak 4.0 industria bultzatzearen alde duela hainbat hilabetetatik egiten duen apustuaren baitan kokatu behar da.
Aernnova hitz gutxitan:
Aernnova egitura aeronautikoak diseinatzen eta fabrikatzen espezializatuta dagoen enpresa liderra da. Gainera, mundu mailako aireontzien fabrikatzaile nagusien hornitzaile nagusietako bat da.
2016an 690 milioi euro baino gehiagoko fakturazioa izan zuen eta 4.700 langile ditu Aernnovak. Gaur egun, Espainian, Mexikon, Estatu Batuetan, Brasilen eta Errumanian dago, eta lankidetza-akordioak ditu Indian eta Txinan.