Aernnovak kontroleko gailu bat sartu du Airbuserako piezen fabrikazioan

Araba

Ega Master enpresarekin batera, RFID eta laser-teknologiaren bidez tiraderen itxitura elektronikoen kontrol-sistema zentrala garatu dute Airbus A350en ateak fabrikatzeko. Orain arte merkatuan ez zegoen horrelakorik

Lanpostuen neurrira sortutako 14 laneko estazio instalatu dira

 

Airbus A350Aeronautikako sektorean fabrikazioko tresnen identifikaziorako zegoen arazo historikoa ikusita, haien arteko antzekotasuna zela eta tresnak aukeratzeko unean giza akatsak gerta baitzitezkeen, Aernnovak arazo mota horiek saihesteko sistema adimentsua sortzeko apustu erabakigarria egin du.

Zehazki, sistema Airbus A350en ateak fabrikatzeko sortu da, eta hori garatzeko, Arabako Ega Master enpresarengan jarri du konfiantza, hornitzaileen trakzioaren alde eginez. Aliantza horrekin, bi enpresak irtenbide bat bilatzeko lanean hasi ziren, Aernnovak Airbus A350en ateak fabrikatzeko sortutako lerro berrian izan zitezkeen giza akatsak guztiz saihesteko. Proiektu handinahia zen, lan errepikakorretan gizakiek egin ditzaketen akats posibleen kezka gainetik kentzeko asmoa zuen, eta hala, esfortzuak irtenbide konplexuak bilatzera bidera ditzakete, lehiakortasuna hobetzera, balio erantsia handitzera eta makinak gizakiaren bikaintasunez eta eraginkortasunez konpontzeko gai ez diren alderdi guztietara.

Lanean hainbat hilabete eman ostean, Aernnovak eta Ega Masterrek elkarrekin RFID eta laser-teknologiaren bidez tiraderen itxitura elektronikoen kontrol-sistema zentrala garatu ahal izan dute. Horri esker, Aernnovak giza akatsengatiko kalitate-kostuak murriztea espero du eta, hala, marjina operatiboa eta produkzio-gaitasuna handitzea.

 

Partekatu

Beste berri batzuk