Aernnovak Ramón Rubial saria jasoko du empresa kategorian

Albisteak, Araba

Ramon Rubial Fundazioak, 13. edizioan, Aernnova konpainiari eman dio Enpresa kategoriako saria, “Aeroegituren diseinuan eta fabrikazioan euskal garapen ekonomikoari egindako ekarpen ukaezinagatik eta enplegua sortzearen alde egindako apustuagatik”

Saria Jon Alberdi artista basauritarrak egindako eskultura originala da, eta “atoiontzia itsasadarrean” izenburua du. Abenduaren 1ean jasoko du Aernnovako presidente Iñaki López Gandáseguik, zeinak, aldez aurretik, poza adierazi duen “Aernnovarentzat oro har, eta niretzat bereziki, ohorea da sari preziatu hau jasotzea eta erreferentziazko pertsona eta erakundeekin partekatzea”.

Sarien hamahirugarren edizio honetan, Fundazioak honako hauek ere saritu nahi izan ditu: Gorabide, Elkartasuna eta Lankidetza atalean; Real Sociedad emakumezkoen futbol taldea kirol atalean; Cadena Ser, Komunikazioa kategorian; Ainhoa Arteta sopranoa, Euskadiko enbaxadore gisa munduan.

Partekatu

Beste berri batzuk