Aernnovak Ricardo Chocarro Zuzendari Nagusi Korporatibo izendatu du
Aernnovak, aeroegituren diseinuan eta fabrikazioan liderra den enpresak, Ricardo Chocarro zuzendari nagusi korporatibo izendatu du. Presidentearen (Iñaki López Gandásegui) zuzeneko esanetara, Ricardo Chocarro enpresaren nazioarteko garapenaren eta hazkundearen bultzada indartzeko asmoz sartu da enpresan arlo korporatibo hauek zuzenduta: fusioak eta erosketak, ekonomia eta finantza, Business Excellence eta dibertsifikazioa.
Ricardo Chocarrok, 48 urteko ingeniari industrialak, bere ibilbide profesionalaren zati handi bat energia berriztagarriekin lotuta egin du eta, zehatzago esanda, Siemens Gamesan. Bertan, enpresa garatzen parte hartu du eta duela hiru hilabetera arte CEO kargua betetzen zuen Onshore dibisioan. Aipatutako dibisioak mundu osoko 74 herrialde baino gehiagotan zuen presentzia 2018an, eta 24 fabrika eta 5.000 MM euro diru-sarrera zituen.
Ricardo Chocarrorekin, Aernnovak azken urteotan eratu duen lehen mailako kudeaketa-egitura sendotu eta hazkundearen alde egindako apustu estrategikoa baieztatu du.