Aeronautikako FAZaren Artezkaritza Kontseiluaren bilera

Bizkaia

Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroaren Artezkaritza Kontseilua Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkean bildu da zentroaren inbertsio-plana onesteko. Aurreneko pausua iragan ekainaren 1ean eman zen, zentroa Bizkaiko Parkean hartuko duen eraikina egokitzeko obrak ontzat eman zirenean.

reunión consejo rector CFAA 001Ondokoek osatzen dute AFAZeko Artezkaritza Kontseilua: Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkea, UPV/EHU, Bizkaiko Foru Aldundia, SPRI, Eusko Jaurlaritza eta aeronautikaren sektoreko enpresa talde bat.

2014an, erakunde eta enpresa parte-hartzaile guztiek Fabrikazio Aurreratuko Zentroa martxan jartzea adostu zuten. Zentroa Bizkaiko Parkean instalatuko litzateke eta jada jarri dute hasierako kapitala, alegia, 9 milioi euro.

Zentroaren helburua euskal industriaren ahalmena optimizatzea izango da, balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu industrialak eskaintzeko. Hala, garapen teknologiko aurreratuak baliozkotu ahalko dira sektoreko industria laguntzailean, garapen horiek merkatura transferitzen direla bermatu eta, gero, hobeto merkaturatu ahal izateko. Euskadi bere osotasunean ordezkatuko duen gune horretan jardueren mozkinak partekatuko dira, kostuak kolektiboki baino ezin direlako hartu.

Nazioarteko mugarria da dudarik gabe; izan ere, Europar Batasunak berak Horizon2020 estrategian horrelako egiturak aipatzen ditu.

Artezkaritza Kontseiluarekin bilera eduki eta inbertsio-plana onetsi ondoren egokitze-obrak abiarazi dira, Aeronautikako Fabrikazio Aurreratuko Zentroa 2015ean egi bihur dadin.

Partekatu

Beste berri batzuk