BME GROWTH aurkezpena – Enpresen hazkundeari bultzada bat

Euskadiko Parke Teknologikoek, BME Taldearekin batera, BME Growth-i buruzko aurkezpen-jardunaldi bat antolatu dute gaur,  martxoaren 21ean, 11:00etan, Zamudio/Derio Campusaren Eraikin Nagusian, online formatuan jarraitzeko.

Jardunaldi honetan BME Growth aurkeztuko da, hazten ari diren enpresa txiki eta ertainei kapitalen merkatuetan sartzeko aukera ematen dien plataforma. BME Growth edozein jarduera-sektoreko konpainiei zuzendutako merkatua da, baina bere 132 enpresen artean, sektore teknologikoetan, biotec eta osasunean, ingeniaritzan, telekomunikazioetan eta berriztagarrietan dihardutenak gehiago dira.

Jardunaldia Manuel Ardanzak, Bilboko Burtsako Presidente Exekutiboak, gidatuko du. Alex Artechek, ARTECHEko Presidente Exekutiboak, eta Jesús Gonzálezek, BME Growtheko Zuzendari Gerenteak, hitz egingo dute.

EGITARAUA
11:00 Ongietorria
Joseba Urbieta Pero-Sanz, Bizkaiko Parkeko Gerentea – Euskadiko Parke Teknologikoak.
11:05 Aurkezpena
• BME Growth, finantzaketa-tresna alternatiboa.
• Merkatu aurreko Ingurunea. Nola aurkitu laguntza merkaturako bidean.
11:25 ARTECHE, arrakasta kasua
11:45 Galderetarako tartea
12:00 Kafea

Izena eman hemen

Xehetasunak

Data

2023-03-21

Ordua

11:00 - 12:00

Kokapena

Sarean

Partekatu

Beste ekitaldiak