Gorde data! Ekainaren 23an banatuko ditugu Bai Euskarari Sariak

Hasiera Agenda Gorde data! Ekainaren 23an banatuko ditugu Bai Euskarari Sariak

Gorde data! Ekainaren 23an banatuko ditugu Bai Euskarari Sariak

Egiten eta eragiten dugulako gara! Horixe da aurtengo Bai Euskarari Sarien banaketa ekitaldirako aukeratu dugun leloa. Arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko eragiten duten hiru entitate saritu eta eredu bihurtu nahi ditugu sari banaketan.

Egin eta eragin, horixe egiten du Bai Euskarari Elkarteak eta gure komunitatea osatzen duten entitate guztiek. Hiru entitateri aitorpena egitearekin batera, denok batera ospatuko dugu komunitateak alor sozioekonomikoaren espazioak euskaraz betetzeko eragiteko duen gaitasuna, denon indarra beharrezkoa baitugu euskara eremu berrietara eramateko.

Bai Euskarari Ziurtagiriak lehen aldiz banatu ziren leku berera itzuliko gara aurten, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia parkean, hain zuzen ere. Eta lehengo garaiak berreskuratzen hasita, sari banaketaren ondorengo mokadutxoa ere berreskuratuko dugu aurten.

Sari banaketaren babesleakGipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkean eta Donostiako Udala.

Eman izena

Zabaldu dugu dagoeneko izena emateko epea. Saridunak nortzuk diren oraindik ez dizuegu esango, bai ordea eguna eta ordua: 2022ko ekainaren 23an, 13:30ean, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologia Parkearen egoitza nagusian, Donostian (ikusi mapan).

Data

23 ekaina 2022
Amaitua!

Ordutegia

1:30 pm - 3:00 pm

Kokapena

Parque Científico y Tecnológico de Gipuzkoa
Mikeletegi Pasealekua 53 (Edificio Central)
Kategoria

Antolatzailea

Bai Euskarari Elkartea
QR Code